AZKEN BERRIAK
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1593
Tere Irastortzaren poema batzuk Thalamusmagazine aldizkari literarioan.
Maria Beleña poeta gazte eta ausartaren eskutik aurkeztu ditu bere lau poema, horietatik hiru elebidun, bere aspaldiko poema bat, Ur da Lur taldeak kantatua, eta Zortzikoaz poema eta poema horixe egilearen ahotsean euskaraz eta gazteleraz.
Urte zaharrari iragaiten uzteko eta urte berrian itxaropenez murgiltzeko gonbidapena.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1542
Gazteengan poesia idazteko gogoa piztu nahi dute liburu honekin, eta horretarako, ilargiari begira jarriko dituzte, "baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den hori". Proiektua biribiltzeko, Idoia eta Bea musikariek abesti bat sortu dute.
1545 argitaletxe oiartzuarrak lan honenen bidez gazteengan poesia idazteko gogoa piztea du helburu, eta horretarako ilargiari begira jarriko dituzte, “baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den hori”. Euskal Herri osoko 29 poetek (behean ikus daiteke zerrenda) euren hondar aletxoa jarri dute lanerako. Poemen aurretik irakurleek hiru hitzaurre topatuko dituzte: ilargiari begiratzeko hiru ikuspuntu, hain zuzen: zientifikoa, filosofikoa eta literarioa. Eta poemen ondoren, euskal poesiaren ibilbide bat egiten duen artikuluarekin egingo dute topo. Lana biribiltzeko, kantu bat ere sortu dute Idoia eta Bea musikariek, azken egunotan sare sozialetan arrakasta izaten ari dena.
Durangoko Azokan Sagu-ganbaran egindako aurkzpenean hartu zuen Tere Irastortzak, hitzaurre-egileekin ( Joseba Sarrionndia, Iñigo martinez eta Ana Galarraga) eta beste hainpat poetarekin batera ( Jon Gerediaga, Lore Bilbao, Juan Luis Otamendi)
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1645
Mundua betetzen zenuten ( Pamiela) eta Llenabais el mundo.Mundua betetzen zenuten ( Olifante) liburuekin ariko da aste honetan Tere Irastortza Donezteben, ostegunean, eta Elizondon igandean.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1842
Liburua Iruñean eta Euskal Herritik kanpoko hainbat ferietan aurkeztu ondoren ( Zaragozan, Tausten, Teruelen, Sorian eta Toledon) aste-bukaera honetan Sevillara iritsi da.
Dagoeneko Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten Yerma liburudendan aurkitu dezakezue eta Liburu Azokan Yerma liburu-dendako mahaian sinatuko du egileak.
Urriaren 29an, larunbata, 17.00-18:00 bitartean. Liburu sinaketa, Liburu Azokako Yerma liburu-dendako mahaian.
________________
Tras presentar el libro en Pampona y en otras ciudades ( Zaragoza, Tauste, Teruel, Soria y Toledo) el libro Llenabais el Mundo.Mundua betetezen zenuten ( Olifante) ha llegado a la librería Yerma de Sevilla.
El fin de semana la autora firmará su libro en la caseta de la librería Yerma, en la Feria del libro.
Sábado 29 de octubre, entre las 17.00 y las 18:00 Firma del libro en el stand de la librería Yerma.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1787
Antonio Guinda poeta zendu berriari egingo zaion omenaldian hartuko du parte.
Participará en el homenaje al recientemente fallecido poeta Antonio Guinda.
- Xehetasunak
- Kategoria: AZKEN BERRIAK
- Bisitak: 1774
Zaragoza, Tauste eta Terueleko liburu ferietan aritu ondoren, ekainaren 4ean Bartzelonako Animal Sospechoso poesia liburu-dendan aurkeztuko du Tere Irastortzak bere azken liburu elebiduna: Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten. Rodolfo Häsler poeta kubatarrak aurkeztuko du bere liburua, eta elkarrizketa giroan jardun ondoren poeia irakurriko dute elebitan.
Tras pasar por Zaragoza, Tauste y Teruel el próximo 4 de junio Tere Irastortza presentará su libro bilingüe Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten en la librería barcelonesa de poesía Animal Sospechoso, El poeta cubano afincado en Barcelona Rodolfo Häsler presentará la obra y tras una entrevista, Rodolfo Häsler y Tere Irastortza recitarán la poesá en castellano y euskera.