Tere Irastortzaren azken liburua Valentzian argitaratu zen 2024 amaieran. Bi liburu elebidun izan ziren: Glosak. Glosar el mon eta Glosak. Glosar el mundo.
Libu hori Tere Irastortzak 1980-2023 bitartean argitaratutako poesia bilduma da. Argitaratutako liburuetatik egindako bildumari, liburuetan argitaratu gabeko hainbat poema ere gehitzen zaio.
Etxepare -Laboral Kutxa Itzulpen-Saria katalanerazko Glosak. Glosar el mon liburuaren itzultzaieari eman zaio, alegia, Manel Rodriguez-Castellori. Itzultzaile honek aldez aurretik Pruna-Edicions de Buc argitaletxearekin Juan Ramon Makuso, Felipe Juaristi, Aritz Gorrotxategi eta Pello Otxotekoren poemak itzuliak zituen.
Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria Valentziako Contrabando argitaletzearentzat ere izan da. Argitaletxe horrek Marte sailean bi liburu elebidun argitaratzekin egin duen ahaleginagatik.
Lola Andres poesia sail horren arduraduna izan da liburuaren hitzaurrea idatzi duena eta saria jaso duena.
Informazio gehiago :
ETB2