Laura Mintegi: : Euskal Pen. Elkarrizketa. 2025-1
Galdera da: "zuk zerbait utzi behar duzu esanda?"
Bergarako Idazle Eskola Graduondokoa da eta 22 urteko ibilbidea du.
Bai , gauzaberritzaile zen, ez Euskal Herrian bakarrik . Eibarko Udaletxearekin ere hitz egin nuen baina ikusi zuten ekonomikoki zaila zela. Orduan Euskal Idazleen Elkartean nengoela (lehendakaria izan zen 2001etik 2006ra) burutu genuen asmoa.
Bi idazketa mota bereizten ziren, idazketa teknikoa eta sortzailea. Idazketa teknikoa Elhuyarren bidez hasi nintzen baina ikusi nuen HABEn ari zela lantzen, eta han itzulpengintzak zentzu bat zeukala eta gurean beste zentzu bat. Ez dut esango noiz, baina 2005 edo 2006an bakarrik idazketa sortzailearekin hasi ginen.
Eskolak arrastoa utzi du euskal lite- raturgintzan, ezta?
Bai, bai. Kontuak eginda 50 idazlek baino gehiagok argitaratu dute urte hauetan, batzuen itzala laburragoa izan bada ere. Hasieran jende asko ziren eta ezin zitzaien jarraipena eman. Idazketa buruan dabilkizu sortu baino lehen. Kopurua murriztu genuen eta bi talde sortu. Jarraipena egiteko moduko kopurua da 15 edo 16 ikasle taldeko.
Mentorearen irudia jarri zenuten martxan bigarren mailan. Nola planteatu duzue?
Arrastoa modu askotara utzi dugu. Lehen aipatu ditugu ikasleak idazle atera direna. Baina aurreneko irakurle taldeak Bergarako Gorka Azkarate bertsolariak hasita izan ziren eta “ilunabar literarioak” egiten zituzten, geroago “idazleak irakurle” deitzen genuena. Hor ere gu izan ginen aurrenetakoak. Eta horri esker ia inork ez du galdetzen “ikasi daiteke idazten?”. Bizitzan bizitzen ikasten da.
Idazle izatera pasatzeko, norberak eskilara maila bat pasatu behar du. Esan behar du besteen aurrean “idazten dut”. Hori izan da euskal idazleen artean eduki dugun koxka bat. Nik sekula ez dut esan “idazlea naiz”.
Garrantzia du norberaren burua idazle ikusteak, intseguritatea gainditzeko?
Hori da. Besteek esatea “a, begira, ondo idatzi duzu” eta ez bakarrik zure taldekoek esatea “ondo dago”. Nik beti eduki dut helburu bat eta da igartzea idazle batek nondik jo dezakeen hoberen. Hasieran jende guztiak narrazioa idatzi nahi zuen eta pentsatzen nuen “orain ere ez daukagu poetarik edo antzerkigilerik”. Nire partea horixe da, eta poesiari buruzko ikastaro bat ematen dut. Pako Aristik nobela ematen du, Iñaki Zubeldiak haur eta gazte lit- eratura, Aitzpea Goenagak antzerkia. Pako Aristi, Itziar Gomez eta hirurok gara bi urtetan jarraitzen ditugunak, ikaslea ezagutu arte.
Tutoreen funtzioa da ikasleei berbalizatzen laguntzea gogoan duena?
Bai, hori da. Ikasleek besteen lanak irakurtzen dituzte eta pentsatzen dute “begira, honek zein ondo egiten duen, nik hainbeste egin dezaket”. Gero, lan pertsonal bat egin behar dute, 10 edo 15 orrikoa eta gero nik ematen dut nire iritzia. Hurrengo ikasturtean ikasleak hautatzen du zein den bere tutorea. 30 orrira pasatu behar dira eta dena zehatzago aztertzen da, forma eman eta hizkuntzaren ezaugarriak ere beharrezkoak dira.
Idazle Eskolaren helbura da norbera bere ez-jakintasunaz jabetzea eta bere jakinduriaz jabetzea. Eta nire galdera garrantzitsuena da, “zuk zerbait utzi behar duzu esanda?”.
Testu gramatikalki ona izan daiteke baina auspo literariorik gabekoa eta, alderantziz, sormenaren aldetik ekarpena egin, baina akatsez betea?
Jende euskalduna, normal samarra etortzen da, baina etorri dira euskaldun berri-berriak, euskara oso gutxi jakinda, eta horiek ere ikasten dute, idazketak eskatzen duelako hizkuntzari buruz pentsatzea.
Narrazioan espazioak, pertsonaiek badaukate funtzio bat baina gero azkenean badago kontzeptu baten barrutik kanporatzea eta hori da askotan zailena. Zuk idatzi duzu neurri
guztien arabera baina ez dakizu zer den hezurra eta zer den oliba. Oinarrizko isuri horiek egiten erakustea da inportantea.
Hizkuntza ez da tresna hutsa, sormen iturri ere bada.
Ez da, ez. Idazle guztiek behar dute hizkuntzarekiko heldulekusendoa . Hizkuntzak astindu behar du idazlea, pentsatzen lagundu behar dio.
Guk, euskararen ikuspuntutik, ahozkotasunari, ahozko traidizioari begiratu ezean ez gara ari lekukotasun ona ematen ari. Hori da azken 9 edo 10 urtetan nire mentoretzan gehien begiratzen dudana , jendeak hizkuntzara egin behar duen hurbilketa. Bere hizkuntza espainola bada, talka egingo dute bi hizkuntzek, baina euskaraz idatziko badu, horri begiratu behar dio.
Bizitzan zerbait berria ez duzu sortuko,
baina dakizune.k ez badakizunera iritsi zaitezke.
Hori erantzungo nuke. Jakin nahi baduzu, idatzi.
|
||
Egindakotik, zerekin sentitzen zara asetuen eta zer hobetu beharko litzateke?
Onena da ikasleekin batera sortu dugun taldea. Idazle Eskola ez litzateke ezer ikasleak elkarrekin gauzak egitera joko ez balute. Hori izan da ekarpen interesgarriena. Idazle izateak bakardadea eskatzen du, hausnarketa, baina hori zabaltzea talde-lan bat izan da. Hori da ondoen lortu duguna. Gero badago beste ikasle mota bat bere lana ateratzera datorrena, pistak hartzera, jada idatzi du eta. Horiek ez dira hainbeste sartzen. Bueno, bere lana egiten du.
Zer hobetu? Zer da hobetzea posible? Dauzkagun baliabideak dauzkagu eta, bueno. Ikasleei galdetzen diegunean zer egin nahi duten hurrengo urtean esaten digute “bidaia literatura”, edo “emakumeak eta literatura” edo “eromena” eta halako gauza batzuk egiten ditugu. Jende askok esan digu Idazle Eskolako bi urteetan bizitzeko eta sentitzeko modua eradaltu egin zaiola.
Galdetuz gero, idazlea jaiotzen den, zure erantzuna da, ez?
Bueno, beste gauza guztietan bezala, pertsona batzuk badaukagu gaitasuna hizkuntzarekin zerbait sortzekoa, kantua, antzerkia, idaztea. Musikariek ere badute, baina orkestrek zuzendari bat daukate. Dena ikasten da eta dena hasten da. Idazten ikasteko ikasi behar da hazten bizitzan. Idazketa da sortze-prozesu bat eta eraikuntza bat ere izan daiteke, baina sormenak askoz ere gehiago du garapenetik eta ez bakarrik planifikaziotik. Bizitzan zerbait berria ez duzu sortuko, baina dakizunetik ez badakizunera iritsi zaitezke. Hori erantzungo nuke. Jakin nahi baduzu, idatzi.
Gurera datorrena ez dator tratatu filosofiko bat egitera baizik eta zerbait esanda uztera eta hori da gure lana, esanda utzi gauza batzuk eta gure herrian gauza asko daude esan gabe.