Irastortza Garmendia, Tere " Agur,Mari" Mugalari GARA, 2010-6-25 , 57 or.Antigona maite ninan, eta harresiz kanpo egin ditinat hamaika joan-etorri, harresiak bereizten zuena hain ezberdin ez zela aldarrikatu nahiz . Galdetzen ninan, nire artean, ez dena noiz arte den fikzio eta noiz,oraindik, gertakizun, noiz arte amets eta noiz, oraindik, gertagarri. Uste izan ninan mugalari bihurtuta harresiz kanpokoa harresi barnera ekarriz ulerterrazago izango zela oinarrian, hitza.