Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
mugalari    
pdf    
Antigona maite ninan, eta harresiz  kanpo egin ditinat  hamaika joan-etorri, harresiak bereizten zuena hain ezberdin  ez zela aldarrikatu nahiz . Galdetzen ninan, nire artean, ez  dena noiz arte den fikzio eta  noiz,oraindik, gertakizun,  noiz arte amets eta noiz,  oraindik, gertagarri. Uste izan  ninan mugalari bihurtuta harresiz kanpokoa harresi barnera ekarriz ulerterrazago  izango zela oinarrian, hitza.
 
Ez zakinat noiz, ez zakinat  nola, baina halako batean harresipean zegonan igarobideren batean barrena bistatu ninan hire altzoa: orduan eta  barrurago orduan eta ilunago, baina aldi berean, orduan eta  adiago, eta begiek ikusten ez  zutenean haztamuka egin behar izan dinat aurrera. Ez zakitan aurrera eta barrura egiteaz gain, egin, beste ezer egin  dudan; uste dinat ahaztu ere  egin zaidala egitea zer den  ekiteaz haratago, eta, agian,  ekinaren ezinez ikasi dinat  bizitzan baiari hitza ematen  eta ezariukazioa eskaintzen.

Hik hortxeeskaini didan  hire isiltasuna, ni etengabe  mintza nendin Leizepekouretan, heu ere ispiluari begira  hago errainu bila, eta ez didan ezer esaten, bainaadi nagon eta bazakinat esan nahi  dunala «ni naiz» esan beharrean, lehen pertsonan hitza  hartu orduko, esan behar dudala «gu gara»; bazakinat hika ari behartu dudala beti, mintzatzea beti beste bati  mintzatzea dela ez ahazteko.

Epelak ditun hire leize horiek, Mari, epela dun lurpea,  larrupea bezala. Isiltasunean  iruditzen zaidan laztan eta fereka bitartez iritsi naizela barru horretara, eta orain, isil  isilik, atzeraka eta haztamuka  aterako naun, Murumendi  edo Anbotoko kobatik; eta bazakinat honenbestez, ez naizela atzora irtengo. Igartzen  dinat beste mugalari batzuk  ere ibili direla eta ez dutela  Antigona bizirik lurperatzen  utziko, eta bere anaiari lur  ematea posible izango dela,  noizbait, edo laster; eta harresi uste ninan kartzela honetan baino epelago izango dela  maite dugunaren alboan, gure Mari: ama, alaba, emazte,  senar, aita, seme, lagun.
Tere Irastortza

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago