Iritzi-Saiakera

  • IRASTORTZA, Tere "Iturri zaharretik edaten: Joxan Artze gogoan"

    IRASTORTZA, Tere "Iturri zaharretik edaten: Joxan Artze gogoan" GOIENA, LIBURU ARTEAN, PUNTUA 2018-3-16 40or. Asko estimatu ohi dira liburu bakarra idatzi eta goia jo omen duten idazleak. Rimbaud aipatzen da, ia beti. XX. mendean indarberritu zen euskal literaturak, berriz, arnas luzeko idazle-segida ederra opatu digu –Gabriel Aresti, Xabier Lete, Juan Mari Lekuona, Amaia Lasa, Luis Mari Mujika, Jose Angel Irigarai, Bitoriano Gandiaga...–. Ez da nolanahiko ondarea geurea bezalako literatura batean...

  • IRASTORTZA, Tere "Jon Barberena gogoan"

    IRASTORTZA, Tere "Jon Barberena gogoan" GOIENA, LIBURU ARTEAN, PUNTUA 2019-09-20 40or. Kanpoan nenbilen, telefonouhinak mendi eta itsaso artean galtzen asmatzen duten parajeetan. Eta arratsaldea gau bihurtu zen, Izoztu zitzaizuen negu hura bezala. Buruan lehertzen sentitu nuen Zu al zara zu? galdetuz hasi eta poema liburuan Hil(h)otz osatu arteko saioak gogotik kendu ezinda, Jon Barberenarekin geldi-geldi ahotsa eta begirada garden gozoa lagun poemak errepasatzen pasatako tarteak atzendu ezinda...

  • IRASTORTZA, Tere "Rosa etxekoa dela esan guran"

    IRASTORTZA, Tere "Rosa etxekoa dela esan guran" GOIENA, LIBURU ARTEAN, PUNTUA 2019-03-01 40or. Hogei urteren buruan plazaratu du Pako Aristik azken nobela. Esan gabe doa arrakasta eta indar handiz nobela argitaratuz hasi zen gazte hura gizondu egin dela dagoeneko, eta bitarte honetan apenas dagoela ukitu ez duen generorik. Rosa itzuli da lanak ekarri du berriro nobelara. Eta egia esango badut, eguberrietan irakurri orduko, hurrengoan nobela honetaz ariko nintzela erabaki nuen...

  • IRASTORTZA, Tere "Txakur gorriak eta marraka ari diren katuak"

    IRASTORTZA, Tere "Txakur gorriak eta marraka ari diren katuak" GOIENA, LIBURU ARTEAN, PUNTUA 2018-6-8 40or. Larrutan, erditzen edo borrokan marraka bera egiten duten katuak: katar buru handiarekin lotzen diren kateme ederrak. Horretaz dihardu Txakur gorria argitaletxeak argitara eman duen Xixili lanak...

  • IRASTORTZA,Tere" Izateko sortu"

    IRASTORTZA,Tere" Izateko sortu" 1. Jaiotzaz eta amatasunaz 1.1. Jaiotze urtea eta lekua. Lehen oroitzapenak Zaldibin jaio nintzela 1961ean. Neuk ere ez dut gogoan, eta ez dut gogoratzen jaioera, nahiz behin edo, eta ez aspaldi, osteopataren eskutan nire burua lagata neukala, lepo-gainean sentitu nuen, buruaren jiratzen-leun bateko instante batean, noizbait-noizbait, estuera batetik irten eta zerbaitek, argitasun batek nire begiei aurre hartua ziela. Segundu laurden horretan, lipar horretantxe, zerbaiten zantzu bat sentitu nuen eta oso lasaigarria gainera, zeren eta beste batzuetan, begiak zabaldu eta sabairen zuritasunak itsutu eta nigargurea eragin izan baitit.

  • IRASTORTZA,Tere"Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak"

    IRASTORTZA,Tere"Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak" Galeusca 2002 Eskolako oharrak: Euskal itzulpenaren norabide eta noragabeak Tere Irastortza Komunikazioak beti behar du HARTZAILE eta ESATARI bat, MEZU batekin batera. Hala erakutsi zaigu, aspaldion. Badakigu, jakin, eskema horrek aldagarri anitz eskaintzen duela: batzuetan mezuaren deskonposaezina eta ulertezina berak bihurtzen baitira mezu, eta beste batzuetan, igorle-mezuek hartzailearen deuseztapena eskatzen baitute.

  • IRASTORTZA,Tere"La caracterización de la mujer a través de su descripción física en cuatro cancioneros del siglo XV"

    IRASTORTZA,Tere"La caracterización de la mujer a través de su descripción física en cuatro cancioneros del siglo XV"

  • Irteera, atzean

    IRASTORTZA GARMENDIA Tere "Irteera, atzean" ARGIA 2005-5-29 , 1994 Zenb. Leizezulo horretatik atzeraka irten behar dela. Horixe esan zidan semeak, Beasaingo festak direla eta Mariren, Murumendiko Damaren zuloaz. Diotenarengatik, bertararazteko zapi eder edo bitxi zoragarriren bat eskainia izango du Txindokiko Damak.

  • Izapidean

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Izapidean" ARGIA 1999-1-31, 1701 Zenb. Izan ala ez izan, omen duk, seme, Shakespearek aditzera emandako dilemarik handiena, heroeak bere bakartatean hausnartutakoa. Heroeak, oraindik ez dakik, indarra bere baitatik bakarrik ateratzen duten gizaki horiek izaten dituk.

  • Izardiak eta mama gozoak

    Irastortza Garmendia,Tere "Izardiak eta mama gozoak" Mugalari  GARA . Bero egiten du. Izarditan dago lurra : belarrak, hostoak. Gu izarditan gaude. Izerditan da izadia gure inguruan, eta iruditzen zait, jarri ezkero, izadiaren izerdiak baduela koplarik! Baina , gauza da, gero, izardia! Ez dut askotan aipatua ikusi, nola eta ezten behinola ezarritako madarikapen biblikoan : gure kopetako izerdiarekin irabaziko genuen bizimoduaz.

  • Jainkoa hil da eta gu gaixo gaude, hala ere

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere " Jainkoa hil da eta gu gaixo gaude, hala ere" ARGIA  2001-2-11,  1795 Zenb. Jainkoaren heriotza aldarrikatu zuen XIX. mendeak.
  • Joankizunean

    Irastortza Garmendia Tere "Joankizunean" Mugalari GARA. 2009-09-11 O.ten gaztaroko neurtitzak izenarekin Oihenartek zahartzaroan eman zituen argitara, poema liburu batean . 1657an. Ordurako bere bizitza publikoan aurrera egina zen, eta bere bizitza pribatuarekin lotura zuen liburua argitaratzea zihoan, urteetan aurrera . Zer eta euskarazko poemak.

  • Karramarroena

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere "Karramarroena" ARGIA  2001-12-9, 1833 Zenb. Aurreko batean, hipermerkatu horietako bateko arrandegian bizirik antzeman nituen itsaskari batzuk. Hurreratu orduko jabetu nintzen askok eta askok horren gustuko dituzten perzebe eta ez dakit zer nolakoak zirena.

  • Katiluaren ipurdian oraina irakuntzen

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Katiluaren ipurdian oraina irakuntzen" ARGIA 2000-11-12, 1783 Zenb. Tren-geltoki eta hipermerkatu zenbaitetan izaten diren argazki-makinatik nire argazki ilada irten zain egon beharrean, Eroskiko liburu-sailera sartu eta liburu eder bat erosi nuen.

  • Krisketaturik

    Irastortza Garmendia,Tere " Krisketaturik" Mugalari  GARA . 2008-08-08

  • Lagunarteak

    Irastortza Garmendia,Tere "Lagunarteak" Mugalari  GARA . Liburuen aurreneko orrian idatzitako datan antzematen dinat denboraren joana , maizenik. Denboraren joana esatea metafora bat dun, zeren eta , sarri, atxikitako denbora bat antzematen baitut eta beste batzuetan denbora lo gelditu izan bat, eta baita usteldutako denbora bat ere, hainbatetan. Baina ez aspaldian, aspalditxo, garaia iritsi izan bat edo antzematen dinat eta.

  • Liburuak eta arrakasta, arrastaka

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere"Liburuak eta arrakasta, arrastaka" ARGIA  1999-10-31, 1735 Zenb. Noraezean, libururen baten bila abiatzen naizenean kontrako bi muturretara iristen naiz. Batetik, idaztera profesionalki dedikatuko banitz edozein liburu idatz nezakeela irizten diot, batzuetan.

  • Literatur bozkak

    Irastortza Garmendia, Tere "Literatur bozkak" Mugalari GARA. 2010-5-28, 57 or. Ez dinat Haur eta Gazte literatura dei- tzen den honen ja- rraipen larregirik egin izan, egia esan. Eta aurten Juul Kanpainaren datuak aztertzerakoan nire usteen test-a aktibatu bezala egin dun.

  • Literatur historiak

    IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "Literatur historiak" NABARRA 2006ko azaroa, 68.Zenb. 44 or. Ez oso aspaldi irakurri berri dut, liburu-iruzkin batean, euskal literaturatzat Euskal Herriko hizkuntzetan euskal herritarrek...

  • Loa-Loa ttunttulun berde

    IRASTORTZA GARMENDIA, Tere "Loa-Loa ttunttulun Berde " GARMENDIA  2002-11-24, 1877 Zenb. Amaia Zubiriaren azken diskoaren aurkezpen jaialdian izan ginen larunbatean. Irteeran, denak, gure txundiduraz aritu ginen, eta denak, Amaiak duen indarraz eta musikari eta konponketen kalitateaz, bai Pascal Gaignek hariekin sortutako arpegioena, bai Aitor Furundarenaren soinuaren espresioaz eta baita Javier Arearen perkusioak erritmoaren ordez kadentziak transmititzeko duen estiloaz isildu gabe aritu ginen.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago