Gobernantza europarrari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko zikloa burutuko da maiatzaren 6, 13 eta 20an San Telmo Museoan. Zikloak Europako Batasunaren inguruko alderdi nagusiak jorratzeko eta iritziak trukatzeko gunea izan nahi du.

Lehen topaketan, ‘Los ladrillos de Europa’, EBri buruzko atzerabegirakoa egingo da eta bertan izango dira Gabriel Ruiz Múgica, arkitektoa eta EHUko Arkitektura irakaslea; eta Juan José Álvarez, abokatua eta EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan katedraduna.
Bigarren topaketak, ‘Claves para entender el laberinto europeo’, instituzioaren egungo egitura eta esanahiak aletuko ditu. Maiatzaren 13an izango da, ekitaldi aretoan, eta bertan izango da Antonio Vitorino, Europako justizia-komisario ohia eta Lisboako Itunaren erredaktorea.
Maiatzaren 20ko topaketaren helburua, berriz, ‘Hiritarren adierazpena Europan… Mugarik ba al du?’, Europa demokratikoago eta jasangarriago bat irudikatzeko ahalegina egitea izango da eta bertan izango da Tere Irastortza, poeta eta Beasaingo Ikastolako zuzendaria.