IRUNgo KABIGORRI elkarteak antolatutako topaketetan hartuko dute parte Tere Irastortza eta Aitor Furundarenak ETA ORAIN BADAKIT SOINU BAT emanaldiarekin. Tere Irastortzak Eta orain badakit (Pamiela) liburuko hainbat poema irakurriko ditu, eta Aitor Furundarenak soinuarekin lagunduko dio. Aitor Furundarenak liburu honen irakurketa musikala egin zuen, eta www.tereirastortza.com orrian entzun daiteke.
Emanaldia otsailaren 8an burutuko da, Irungo KABIGORRIn, arratsaldeko 7:30etan hasita. 45 minutu inguruko iraupena izango du.