Agurtzane Solaluzek Ean, Abuztuaren 1etik 7ra bere lanak erakutsiko ditu.
Margolariak dionagatik 2010eko insomnio gau batean bere margolanak eta poesia elkartu nahi izan zituen eta urtebete eman du bere barne-diskurtsoa poesiaren ispilu aurrean jartzen. Horretarako hainbat euskal poetren testuak erabili ditu ( Harkaitz Cano, Luigi Anselmi,Miren Agure Meabe,Iñaki Irazu,Arantxa Urretabizkaia,Kirmen Uribe eta Tere Irastortza).
Astegunez arratsaldeko 7etatik 9etara bisitau ahal izango da eta igandean 12:30etatik 21:30etara.