TERE IRASTORTZA (Zaldibia, 1961) Beasaingo Ikastolako zuzendaria eta Bergarako Idazle Eskolako zuzendaria eta irakaslea. 1980tik zortzi poema liburu idatzi duo .
Aurreneko eta azkeneko poema liburuek Kritika Saria jaso zuten. Bere poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantzesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Hegats-en, jakin-en, Egan-en ere argitaratu izan ditu saio laburrak.
Poesia- Liburuak:
Gabeziak (1980); Hostoak (1983); Gaia eta Gau aldaketak (1983); Derrotaren Fabulak (Pamiela, 1986); Osinberdeko Khantoreak (Pamiela, 1986); Manual devotio gabecoa (Pamiela, 1994); Gabeziaren Khantoreak (Aurreko poema guztien bilduma) (Pamiela, 1995); Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoreak (Pamiela, 2000); Glosak. Esana zetorrenaz (Pamiela, 2003).
Beste liburu batzuk:
Urbasa (Luis Oterminen argazkiekin), (Irudi, 2004); Izendaezinaz (Pamiela, 2008).
Itzulpenak:
Maria Manent: Basa akaziak, EGAN; Marina Tsvietaieva: Nere anaia andrazkoa, EGAN.
Poema liburu honen irakurketa musikala (Aitor Furundarenak, Garikoitz Mendizabalekin eta Iñaki Telleriarekin grabatua) www.tereirastortza.com orrian entzun daiteke. Orri horretan bertan irakur daiteke Tere Irastortzaren hainbat zutabe, saiakera, itzulpen eta poema.