Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
mugalari    

Poesiak sentimentuez diharduela esanda dena esanda dagoela ematen du. Halaxe iruditzen zait poesia –liburu eta poetei buruzko iruzkin asko irakurtzen ditudanean. Baina dena esanda dagoela emten duen gehienetan bezala, definizioiak ez du ezer mugatzen, definizioak ez du bestelako inolako zehaztapen edota hedapenik onartzen.

Poesiako sentimentuak aipatzen direnean – ia beti, beraz – badirudi guztiok ditugun eta modu berean bizi ditugun sentimentuez ari garela : demagun amodioa, bakartatea, heriotza. Guztiok senti ditzakegunak, guztiok ere modu berdinean sentituko bagenitu bezala.

Horiek horrela honen unibertsal eta atenporaltzat hartzen dira edukiak , non , irakurri beharrik gabe jakintzat hartzen den poetaren egoeraren espresio izango direna ; jakintzat, poesiarik irakurri gabe ere , badakigula zertaz ari den poesia.

Sentimentuak eta ni-ak lotura estua dutenik ez dut nik ukatuko. Baina poesia eta sentimentuen arteko lotura, izendaezinean, esanezinaren xederatik askatzeko ahaleginean funtsatzen da.

Gizarteak ezartzen du esanezin hori, sarri, hainbat sentimentu izendatzean , sentitzeko erak ere berezeki ezarrita utziz . Hartara, ordea, nitarturik jalgi diren sentimentu guztiak, geurekoikeriari lotutako sentimentuekin sorta bakarra egiten delako edo , sentimentu horiek adierazi ez baizik eta izkutatuta eta ezabatuta ere geratzen dira. Demagun amodioaz eta nahiaz ari garela, demagun exzitazioaz, atseginaz eta sexualitateaz ari garela.

Horren aurka sintzeitateari eta niari egindako goratzarrea medio, ordea, XX. mendean , izkutatu eta debekatua zeuden sentimentuak azaleratzeko sintzerotasunera , intimitatera egin dugu , ustez, murgil. Sentimentuen mundua erabat lotu da “ni”aren ardatzera. Eta, nago, “ni” hori behar beharrezkoa eta ezinbestekoa izanagatik ez ote den nahikoa. Irizten diot, sentimentuak gehiegi lotzen ditugula niaren eta nahiaren ardatzetara.

Ikasia dugu sentimentuak eta esperientziak ez direla unibertsalak eta atenporalak, baina iruditzen zait oker ondorioztatu dugula intimitatea bakartia eta bakartzailea dela. Bakartatean osatzen dugun intimitatea, hori bai, hori da unibertsala. Unibertsala eta adierazgarria. Horregatik konpartitu liteke, horregatik sortzen du konplizitatea. Konplizitatea ez gertatu denaren kontaketa zehatzarekin , preziso; ez kuriositatea asetuz, preziso ; baizik eta, batzuetan, kontatu ezinak sortzen duen konplizitatea..

Intimitatetik ere abiatzen da poesia : intimitatetik abiatzen da poesia ere ,. Baina, otoi ! Intimitatea , esperientziek eta pasadizoek lagatako hondarrek osatzen duten jakinduria da. Intimitatea azaleratzen ez diren hitzez ere osatuta dago… eta intimitatea hurbiltzaila da.

Idazleak , poesian ere, ez du dena esan beharrik. Ziurrenik, erro-errotua dagoen sentimentua da dena esan beharrik gabe adierazteko erabakia ere. Isiltasunarekin adierazten asmatzen duena. Zeren eta , ez oso aitzina, sorginkeriari buruz euskaldunek esaten zuten bezala, esan dezakegu intimitatean hondutako sentimentuaren emariari buruz ere : “ Denik ez da esan behar, eta ez denik ez da sinistu behar “

Tere Irastortza

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago