Ezagutzen dut jendea Nabarra irakurtzen duena
- Xehetasunak
- Kategoria: NABARRA
- Bisitak: 4459
Ezagutzen dut jendea Nabarra irakurri ostean orriren bat atera eta bertatik kopiatzen dituena esaldi batzuk; aipatutako Liburu edota diskak izan daitezkeela irizten diot eta pentsatzen dut atoan, horiek non aurkituko ibili ohi dela.
Batzuentzat eta besteontzat Nabarraren ehungarren ale hau aho-gozagarri ederra da, Eta horretan nago, Nabarrak, eta azken aldiko Nabarrak areago, asmatzen duelako orriotara ekartzen sorlanak eta iritziak, berritu beharreko mundu zaharrak eta esan beharreko gertaera berriak, hitz eta irudi, Euskal Herrietako eta urrun-herrietakoak.
Ezagutzen dut beraz, Nabarra irakurtzen duen jendea. Pentsatzen jarrita, ez da erraza gaur egun , euskal aldizkari eta prentsa hein batean indartzea lortu den arren, aldi berean, etxekoaz kanpo euskal agerkariek espazio sozial txikia dutelako.
Eta pentsatzen jarrita, uste dut ezagutzen dudala Nabarra irakur dezakeen jende gehiago ere. Eta pozten naiz.Izugarri pozten naiz, geure artean hain baita beharrezkoa denaz eta guztiaz ihardutea aurreiritzi gutxiagoz, zer errepikatu gutxiagoz eta zeresan eta irudimen gehiagoz. Ezinbestekoa ere esango nuke nik, aldi kaxkar honetan.
Tere Irastortza