Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
mugalari    
pdf    

Ez dinat Haur eta Gazte literatura dei- tzen den honen ja- rraipen larregirik egin izan, egia esan. Eta aurten Juul Kanpainaren datuak aztertzerakoan nire usteen test-a aktibatu bezala egin dun.

Euskal Herriko Ikastolen El- karteak hamabigarren urtez antolatu dituen Haur eta Gaz- te literaturan euskaraz argita- ratutako liburuen eta ilustra- tzaileen hausteskundeen emaitzetatik abiatu naun. Parte-hartze zenbakiei begira- tuta aztertzaile saldo eder ba- ten lana dela zirudin. Kontu handiz egina, gogotsu hartu- tako lana.

Ilustratzaileen artean one- nak euskal ilustratzaileen ar- tean topatu izan ditudan arren, idazleen artean Haur eta Lehen Hezkuntzan itzuli- tako liburuak aurkitu dizki- nat puntan. Honek, noski, ni- re galdera-multzoari galdera gehiago erantsi beharra bai- zik ez zion ekarri, eta baita norigaldetu franko ere.

Alde batetik, etortzen zai- dan burura hain ilustratzaile kuttunak baditugu geurean, ezin egotzikodiogula, erabat, lau koloreetako inprimaketa- ri euskaraz sortutakolibu- ruen eskasi . Bestetik, nerabe- en arteko literaturan, hain zuzen ere ilustrazio gutxiago dagoen liburuen artean, eus- kal idazleen gailentasunak ere adierazikodin, hein bate- an, euskal idazleek bere bide on bat egin dutela euskal ira- kurlego gaztearen baitan.

Gerta zitekeen, halaber, euskarazko irakaskuntzan DerrigorrezkoLehen Hezkun- tzan ikasleei eskaintzen zaiz- kien liburuen artean euskal erreferentziei buruzkohaus- narketa ahuldua izatea, edota, euskaraz argitaratuetan ere, sonaliterario eta itzal peda- gogiko hobea izatea erdaraz sortutako lanek.

Eta irudipena dinat neurri handi batean, «Ez Gainditu» bateman diola Juul sistemak euskal literaturari Derrigo- rrezko Lehen Hezkuntzan. Ez zakinat, baina, hurrengo urterako azterketetarako norberak bere lanak egin eta errekuperatuko ote dugun norabidea.

Tere Irastortza

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago