PUNTUA
- Xehetasunak
- Kategoria: PUNTUA
- Bisitak: 2300
IRASTORTZA, Tere "Jon Barberena gogoan" GOIENA, LIBURU ARTEAN, PUNTUA 2019-09-20 40or. Kanpoan nenbilen, telefonouhinak mendi eta itsaso artean galtzen asmatzen duten parajeetan. Eta arratsaldea gau bihurtu zen, Izoztu zitzaizuen negu hura bezala. Buruan lehertzen sentitu nuen Zu al zara zu? galdetuz hasi eta poema liburuan Hil(h)otz osatu arteko saioak gogotik kendu ezinda, Jon Barberenarekin geldi-geldi ahotsa eta begirada garden gozoa lagun poemak errepasatzen pasatako tarteak atzendu ezinda...
- Xehetasunak
- Kategoria: PUNTUA
- Bisitak: 2050
IRASTORTZA, Tere "Erditzetik bikoiztera" GOIENA, LIBURU ARTEAN, PUNTUA 2019-05-31 40or. 321.000 emakume erditu dira munduan gaur –ere–. Eta horietako batek baizik ez du idatzi poema-liburu hau. Beste milaka emakumezkoren indarrarekin, ziurrenik, baina baita norbere bakantasunetik ere...
- Xehetasunak
- Kategoria: PUNTUA
- Bisitak: 2071
IRASTORTZA, Tere "Rosa etxekoa dela esan guran" GOIENA, LIBURU ARTEAN, PUNTUA 2019-03-01 40or. Hogei urteren buruan plazaratu du Pako Aristik azken nobela. Esan gabe doa arrakasta eta indar handiz nobela argitaratuz hasi zen gazte hura gizondu egin dela dagoeneko, eta bitarte honetan apenas dagoela ukitu ez duen generorik. Rosa itzuli da lanak ekarri du berriro nobelara. Eta egia esango badut, eguberrietan irakurri orduko, hurrengoan nobela honetaz ariko nintzela erabaki nuen...
Gehiago irakurri: IRASTORTZA, Tere "Rosa etxekoa dela esan guran"
- Xehetasunak
- Kategoria: PUNTUA
- Bisitak: 2061
IRASTORTZA, Tere "Garo-usainik ez" GOIENA, LIBURU ARTEAN, PUNTUA 2018-12-21 40or. Lizardiren Itz-lauz erabili dut eskutan, Edili argitaletxeak 1972an Gasteizen argitara eraman zuena. Eta irakurtzen, hasi, Erdi-bearra artikuluagatik hasi nintzen, bertan agertzen baitira Lizardi, idazle jantziak, bere lana justifikatzeko egin behar izan zituen ahaleginak...