Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

puntua6Erditzetik bikoiztera

       

321.000 emakume erditu dira munduan gaur –ere–. Eta horietako batek baizik ez du idatzi poema-liburu hau. Beste milaka emakumezkoren indarrarekin, ziurrenik, baina baita norbere bakantasunetik ere.

Gorostarzurentzat, erditzea bikoiztea da; eta uste dudanez, erditzea bada berriz jaiotzea ere. Jaiotza bera ere bikoitza da, Hannah Arendtek zioen bezala norbere jaiotzaren eta gizarteeraginaren berriztapena lotu dezakeen heinean.

Ione Gorostarzuren bikoizketa horretan ama bera jaiotzen da berriro haurgintzan, kasu honetan, baginatik atera gabe, bere larrua mudatuz. Eta azpimarratu nahi nuke, birtualizazio moduan bizi garen honetan, usainik eta ukimenetik urrunduz, bista eta itxura zaintzeak mugatzen sentitzen den aro honetan, Ione Gorostarzuren liburuan gorputzak eragiten duen senaren tenkak, baserri eta herri txikietako gure zuztarrak eta erroek muda lezaketela berriro geure mundualdiarekiko begirada; errealitatearen ertzek, erpinek eta sakonek gure izate konplexu eta anitza agerian jarriz.

Ione Gorostarzuren erraietatik euskal munduaren erroetara barneratua izanak ere izugarri astindu nau. Giza harremanetan ere gauzatzen diren egoerak, etxetiartuak ditugun abere artean erakusteak ere lurraren eta senaren deia eta gizarteharremanen eraikuntza jartzen dituzte aurrez aurre eta erakusten dute erditzeaz bat familia kontzeptuaren baitan eraldatzen eta berritzen diren harremanen barruan eta harremanen kontra ere geure burua egiten jarraitzen dugula, etengabe.

       
HAURGINTZAN AMA
BERA JAIOTZEN DA
BERRIZ, BAGINATIK
ATERA GABE, BERE
LARRUA MUDATUZ

Liburuaren izenburuak, kontra-azalerako ondo aukeratutako poesiak, azkeneko poemak (Ez da erditzea/ da bikoiztea/ ez da egitea/da egotea/ ez da haztea/da uztea) eta liburuari hasiera ematen dioten eskaintzak eta Mari Luz Estebanen poemek esan beharrekoa biltzen dute. Hein horretan, ezin da esan logikaren ikuspegitik, Ione Gorostarzuren poemak parafraseatu ezin direnik, poesiari buruz sarri esaten den bezala. Are gehiago, poesiak pentsamenduarekin duen loturan errotzen da Ione Gorostarzuren poemaliburuan, hainbesteraino non, bere lerro batzuk hartuta idazleak gonbidatu egiten gaituen geuk geure bizipenen bidez poema berritzen jarraitzea.

Batzuetan prosan idatzitako poemak, beste batzuetan lerro luzeak erabiliz eta bestean poema labur-laburrak eraikiz, baina, Gorostarzuk kontraesanarekin jokatuz eraikitzen du diskurtsoa, orokorrean. Bai liburu honetan, eta baita aurretik idatzitako poesian ere (Des-egiten).

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago