Czeslaw Milosz
1911n gaur egun Lituania den Szetejnien jaioa, 2004ko abuztuaren 14an hil da Cracovian Czeslaw Milosz idazle poloniarra. Poeta handia, 1980an Nobel saria jaso zuen.
Euskarara gutxi ekarria izan da, baina apur bat bai. 1984an Pamielak karrikaratutako Alkohola poemak libururako haren bi poema euskaratu zituen.
Hildakoak euri antzinako eta zikinak horditurik dira
han Lofotengo kanposantu arrotzean.
Urtze erlojua urrun kalaka ari da
Lofotengo katabut zekenen artean.
Eta garaiarteak zulatzen dituen hilobiei esker
giza haragi hotzez gizendu dira beleak
eta ume ahosdun haize meheari esker
hilakoentzako gozo da Lofotenen ametsa.
Ez dut nehoiz ikusiko, nehoiz, noski
ez itsasorik ezta Lofotengo itsasoak ere.
Eta hala ere bada nire baitan zoko muturreko hori
eta bere larritasun oso maite erazten didanik.
Lofotengo kanposantu arrotzeko
suizida, urrutiratu eta desagertuak
--bai harrigarri eta goxo bere izena ene belarrian--
esaidazue egia denetz han, han lo dagozuenik.
Aixa konta zeniezadake gauza burutsuagorik
nire zilarrezko kopa gainezkatzen duzun gorria;
historia atseginago edo ez hain zoroak
eta zure Lofoten betikoaren pakean utz nazazu.
Eguraldi ona egiten duela eta leunki irristatzen
supazterrean hilik malenkoniatsuenaren ahotsa
--A hildakoak, hildakoak nahiz Lofotengoak--
hildakoak, sakonean, ez daude ni bezain hilak.
Alkohola poemak, Pamiela argitaletxea, 1984.