Txakur gorriak eta marraka ari diren katuak
Larrutan, erditzen edo borrokan marraka bera egiten duten katuak: katar buru handiarekin lotzen diren kateme ederrak. Horretaz dihardu Txakur gorria argitaletxeak argitara eman duen Xixili lanak.
Nondik sartua erakusten ez duten unibertsoak dira Atea irekiko ez lidakeen pertsonen etxean leihotik sartu nintzenekoa lana, dela barrukoek aterik ez irekitzea erabaki dutelako, dela barrutik bakarrik irekitzen diren ateak dituzten etxean direlako.
Eta horrela txikitatik "burutik jota zaude" entzun izanaren poderioz, puztu eta uzkurtuz, bere gorputzean preso sentitzen diren emaku meek ondorioztatzen dute: "Nire gorputza psikiatriko bat balitz, ez legoke irteerarik".
IDEIA BIDEZ ADIERAZTEN DENA IDATZIZ ADIERAZTEN DENA BEZAIN ESANGURATSUA DA |
Unibertso horixe leherrarazi edo, behintzat, desplazatu nahi dute, autoedizio proiektu batean diharduten lau artista euskaldunek. Elkarrekin sortu eta ekoiztuz egin nahi dute, gainera, liburuak miatu ondoren bakarrik irakurtzen diren lehen orrian ohartaraziz : "Sortzen zaigun lehen ideia plazaratzera iritsi arteko prozesuko pausu guztiak modu kolektiboan ematea dugu helburutzat. Prozesu horretan, Malen Amenabar eta Mariñe Arbeo arduratzen dira irudiaz –ilustrazioez, maketazioaz eta diseinuaz...– eta Nerea Ibarzabal eta Ane Labaka, aldiz, testuaz".
Neurri, egikera eta formatu anitzeko bost liburu zituen salgai jarri zituzten Zarauzko Literaturia azokan Txakur Gorria-koek. Izugarri zaindu diren sorlanak, zeinetan ideia bidez adierazten dena idatziz adierazten dena bezain esanguratsu den, non generoen arauak apurtuz eta apartuz, errepikaezin diruditen lanak gozatuz norbanako bakan sentiarazten gaituzten. Hau poza!
Urte askotarako, sorkuntza beti da gazte eta emankor!