Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
mugalari    

Mahaian jartzen da .Ogi apurrak biltzen ditu eskura, gaina txukundu alde. Altxatzen da, botatzen ditu zakar-ontzira eta esertzen da. Leihoaren bestaldean txoriak. Beraientzat behar zuten apurrak.

Mahaian jartzen da. Irekitzen du koadernoa eta atzoko azken hitzak irakurtzen ditu, geldi –geldi : Atzo atzetik zetorkiola. Sakelako telefonoa jartzen du begi aurrean.

Kokatzen ditu besoak. Koaderno eta gorputzaren intersekzioan ezker eskua, erdia koaderno gainean ,eusteko lain eta erdia mahaian, petxuko txuloa behatz lodiarekin babestuz. Ez hain aspaldi pixka bat zapaldu ezkero zimiko bat sentitzen zuen. Hats bat gaiztotu eta hortxe traban izan balu bezala, oliba-hezur baten neurrikoa,ez handigoa ez txikiagoa : iragana irentsi balu bezala, iragana pasako ez balitz bezala. Burura etortzen zaio liburu eder baten izenburua : Bestea da mundua.Liburuko pertsonaientzat munduak etortzekoa, gertakizun dirudi , nahiz eta kontatatzen duenarentzat izango den iragan ezina .

Idazten hasi behar du. Liburua oroituz jaso dituen gogo apurrak ahurretan bildu eta lumak xurga ditzan uzten ditu.Bestea da mundua, zinez, eta berak ez du lehengo konturik gogoratu nahi. Listua eztarrian behera eramanaz bat, tope egiten dio petxuko-txuloan. Arnasarekin bultza egiten dio eta lepoko zainak gogortzen sentitzen ditu.. Beste arnasaldi bat.

Leihoa irekitzen du. Mundurik mundu dabil haizea, baina ez du etxera sartu nahi.Zarata bai, bidaltzen du aurretik haizeak.

Mundua zarata da eta ez digu gehienetan munduari aditzen uzten.Leihoa ixten du. Argi gorri bat sakelako telefonotik. Mezuren bat jaso berri da. Ez dadila agendaren abisu bat izan, ez dadila zozketa batean parte hartzeko gonbidapena izan. Ez da. Ez da eta jada ezin du kopiatu irakurria zuena ,alegia, bestea dela mundua. Gogora etortzen zaio munduz beste izatea posible ote den. Listuak libratzen du bere b

Tere Irastortza

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago