Bibliografia

Gabeziak
Gabeziak Donostia: Haranburu Altuna, 1980. Premio Nacional de la Crítica. 1980
Hostoak
Hostoak. . Bilbao: BBK, 1982.ean eraturiko .VIII Azkue . Literatur Batzaldiko Olerki-Lehiaketaren Lehen Saria
Gaia eta Gau aldaketak
Gaia eta Gau aldaketak. Bilbao: BBK, 1982.ean eraturiko .VIII Azkue . Literatur Batzaldiko Olerki-Lehiaketaren Lehen Saria
Derrotaren Fabulak
Derrotaren Fabulak Iruña: Pamiela, 1986.Eusko Jaurlaritza . Sorkuntza Beka
Osinberdeko Khantoreak
Osinberdeko Khantoreak.Iruña: Pamiela, 1986
Gabeziaren khantoreak
Gabeziaren khantoreak.Iruña: Pamiela 1995
Manual devotio gabecoa
Manual devotio gabecoa. Iruña: Pamiela, 1994
Izen gabe direnak.haurdunaldi beteko khantoreak
Izen gabe direnak.haurdunaldi beteko khantoreak.Iruña: Pamiela 2001.Beca a la Creación del Ministerio de Cultura (1997)
XX.mendeko poesia kaierak
XX.mendeko poesia kaierak.Donostia: Susa.2002
Glosak. Esanda zetorrenaz
Glosak. Esanda zetorrenaz.Iruña: Pamiela. 2003.Premio Nacional de la Critica de (2004). Premio Nacional de Poesia finalista
Eta orain badakit
Eta orain badakit.Iruña: Pamiela. 2011.
Mundua betetzen zenuten
Mundua betetzen zenuten.Iruña: Pamiela. 2015.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
orain2

Aitor Furundarena, Garikoitz Mendizabal eta Iñaki Telleria Tere Irastortzaren Eta orain badakit poema-liburu musika bihurtuz .

Soinu teknikaria:Fredi Pelaez.
Maketazioa:Allende Arnaiz.
Irudia: Erkuden Flores
poesia
galegoz1
 
BERDIN BERDIN
 
BERDIN BERDIN, egin dezagun kontu
bi gehi bi galdetzeko premiarik ez duzula sentitzen,
edota Frantziako hiriburuaz aritzekoa.
Ez duzu esaten eta ez da ez dakizulako,
badakizulako baino.
Berdin berdin, porru-patata zer den galdetzen badidazu,
ez luke ondo emango
edo emango luke ez hitz-egiteko gogoa duzula
hitz egitekoa baino gehiago.
Emango luke bes te norabaiteko edo norabaitera
nahi zenukeela.
Berdin berdin, nik ere ez dut sentitzen
nor naizen edo nor haizen edo nor zaren
esateko eta erantzuteko premiarik,
denetan neu banintz bezala
edota denetan izan ezin banintz bezala neu
bakarrik.