Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Dino Campana

Gutxi da Dino Campanaren bizitzaz dakiguna, eta hura berak aitortua. Marradin (Romaña) jaioa 1885an ospitale sikiatriko batetan hil zen 1932an. Bitartean La Voce eta Lacerba aldizkarietan idatzi zuen eta liburu bakarrean bildu bere poemak: Canti Orfici (1914)

Dino CAMPANA. Cantos órficos Olifante, Ediciones de Poesía. 1984. Zaragoza.

 

KIMERA

Ez dakit harkaitz artean zure bisai
Zurbila agertu zitzaidanentz, edo urruntasun
Ezezagunetako irri
Izan zinen, marfilezko belarritako
Kopeta diztirazko Ai gazte
Giocondaren ahizpa:
Ai udaberri
Hila, zure zurbiltasun mitikoagatik
A Erregina Ai Erregina nerabe
Baina zure poema ezezagun
Plazer eta dolorezkoagatik
Musika neska odolgabe
Odolezko arrasto marratua
Ezpain bihurrien zirkuluan
Melodiaren erregina:
Baina Birjinagatik
Kurtua, nik gaupoetak
Ortze-itsasoetan izar biziak beilatu nituen
Nik zure misterio gozoagatik
Nik zure jarrera goibelagatik.
Ez dakit gar zurbila
Izan zenentz biloen zurbiltasunaren
Zeinu bizia,
Ez dakit lurrun gozoa izan zenentz,
Gozo nire dolore gainean
Gauezko aurpegi baten irri.
Behatu ditut harkaitz haizeen osin mutuak
Eta ortzien mugikazitasuna
Eta nigarrez doazen xirripa beteak
Eta giza lanaren errainu mendixka jelatuetan kurbatuak
Eta oraindik zeru samurretan urruneko errainu argi isurkoriak
Eta oraindik deitzen dizut deitzen Kimera.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago