Dino Campana
Italieratik itzulitako poema.
Testua Carlos Vitalek egindako argitalpen elebidun honetatik jaso nuen. Cantos órficos. Zaragoza: Olifante, 1984, 54.or.
URRUN IRAGAITEN DIRA UNTZIAK
Urrun iragaiten dira untziak
Beltz zital isilak
Baina zure aho asezinak
Orru gogorrez deitzen ditu
Kañoi haserre bizi ezkutua
Argitzen duen erreten ketsua
Kañoia potentzia zelatan
Far eta itsutzen duen itsas gainean
Lurraren errabi
Aitzinako potentziak bilerazten
itsas neurtezin gainean
Tximist ketsua ametsa legezko
Bizi eta izugatria hondamendi gainean
Askatasun ahots honartegabe
Maitasun titaniko heroiko
Ah munduaren bihotzaren dunbotsa
Itsasoak legez dagizu irri
Gazteturik, lurra legez, eta fresko
Zatar eta mikatz eta salto dagi eta irrikitzen du
Bere gaztetasuna hortzikitzen eta urtzen duen ketartean
Garratz zatar larri asekaitz.