Sol Mateos
Acrílico sobre table. 52x42 cm.
|
sentimos, con certeza, amiga,
hasta, de nuevo, acertar a ser
Poema original
Eta gero, zera, atzo , hizketan, / lagunekin iraganari eta geroari buruz aritu ostean, / Belauntzako errota aurrean jakin ninana / zagon : / Zoriona galdu ezkero / edo behin / zorionik gabe pasatzen ikasi ezkero, / ez dun bat zorigabe : / hori dun egia. / / Ibaiak batzuetan zaraman ur gutxi / eta besteetan asko, / eta bazterreko zuhaitzek berdin laguntzen zioten / lasterka bezala geldo / doan urari. / / Baina gero, zera, / mendietan elurrak ibaiak haztera daramatzanean, / eta mendietan elurrak haizea hoztera dakarrenean / eta zoriona arnasarazten duenean / / bazakinagu, zierto, / / zein zorigabe izan gaitun / zein gabeziak habitatu duen gure sabel gogortua, / arnasak zein bide gutxi egin duen / eztarrian behera, / bazakinagu zierto / ez ginela zorigabe / ez ginelako, / bazakinagu zierto ez garela / zoriontsu izanda / / izaten, berriz, asmatu arte