AITA DONOSTIaren EMAKUMEZKO INFORMATZAILEAK
Hartu al daitezke idazletzat liburuak bere izenean argitaratu ez dituztenak? Egiletza kolektiboa onartzea ez da erraza izan zen literaturaren eta zientziaren munduan...Iturri gisara aipatu edo eskertuak izan diren andre-gizon anitz ezinbesteko bihurtu dira ikerle eta ikerketa askotarako. Emakumezko sortzaileen azterketaren marko teorikoan Hurrena argitaratuko den “Gerora bidean: gorde” atalean garatu den gaia da. Jarraian Aita Donostiak aipatzen dituen informatzaile eta laguntzaile taldeko emakumezkoen zerrenda agertzen da. Aita Donostiak aipatzen dituen 346 informatzaileetatik 120 emakumezko ziren, eta 118 horietatik 33 emakumezkoek eskuz idatzita bidali zizkioten kantu eta jolasak. [DONOSTIA, Aita. Notas de folklore (Obras completas. T. X.). Donostia: Eusko Ikaskuntza. 2007.] Izen guztiak ez daude argi, batzuetan maila edo egoera sozialaren berri ematen du Aita Donostiak, horrenbeste aldaketa politiko eta sozialen berri emanez, bidenabar, nahiz eta aldi berean, betit itzultzerakoan ere zalanttzak sortuz. Jo dezagun IRAZUSTA, (mujer de Bonifacio), nor da Bonifazio Irazustaren emaztea, ala Bonifazioren emaztea, Irazustatarra, izatez.
Irudia: Aita Donosti coreografia vasca 1932. Iturria: Dantzan.eus