Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

715 idazle1721 EUSKAL EMAKUMEZKO IDAZLE EUSKAL LETRETAN

Genero eta kulturaren ikuspegian sakontzeko Tere Irastortzak euskal emakumezko sortzaileen ikusgarritasuna eta ahotsa azaleratu nahi izan du. Ahotsa ez baizik eta ahotsak, emakumea ez, emakumezkoak baizik, emakume-literatura ez baizik eta euskal emakumezkoek idatzitakoa obrak. Horretarako, eguneratutako marko teoriko propioa osatu asmoz, aurrena euskal letren historian izan diren eta diren emakumezko idazleen artean arakatu du; idazleak kontsideratu izan direnak bereziz, eta euskal literaturarena baino esparru zabalagoa proposatuz : euskal letrak.

Ondoren idatzizko euskal letren historia arakatuz 721 euskal emakumezko idazleen zerrenda osatu du. Argitaletxeetan edota autoediziotan idatzi duten emakumezkoak, bere garaian argitaratu ez arren, idatzi izan duten emakumezkoak, liburu bat idatzi dutenak edo dibulgazio-lan jarraia egin dutenak, edota liburu-kolektiboetan ( Hatsaren poesia, antologiak...) eta EGAN aldizkarian argitaratu duten emakumezkoen artean arakatuz. Egun, tesiak eta ikerketa lanak euskaraz burutzen ari diren emakumezkoak ere zerrendan dira.

pdfEUSKAL EMAKUME IDAZLEEN ZERRENDA

 

 

Irudia : IƱaki Bastarrika

 

 

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago