• Tere Irastortzaren liburuak
    Son nueve, los pájaros
  • Izen gabe, direnak. Haurdunaldia beteko khantoriak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Multimendia: Irudiak, Entzuketak, bideoak...
    Gehiago irakurri...
  • Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten. Edición bilingüe

AZKEN BERRIAK

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Donostiako Udal Liburuko sotoa gainezka egon zen atzoko emanaldian. Bertan parte hartu zuten Itziar Gomezek , Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuko poemak irakurtzen, Izaskun Etxeberriak egindako argazkiakl lagun zituela, eta Tere Irastortzak Eta orain badakit poema liburuko testuak irakurriz. Iñaki Telleria perkusionsita eta Ator Furundarena soinujoleek gidatu zuten irakurketa musikala.

Informazio gehiago:

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
ilunabar_donostian1

Azken urteetan ohi duenez, Bergarako IDAZLE ESKOLAk bere Ilunabar Literarioa antolatu du Donostian. Aurrekoetan bezala, aurten ere, Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat (Pamiela,2011) liburua aurkeztuko da bere jaioterrian. Karmele Igartua 2010ean hil zen eta bere poemak Itziar Gomez, gidoilari, aktore irakasle eta Idazle Eskolako kideak irakurriko ditu.

Aurkezpen horretan izango da, gainera, Tere Irastortza ere eta bere Eta orain badakit liburuko poemak irakurriko ditu. Molde honetan, Karmele Igartua eta Tere Irastortzak batera zuten egitasmoa burutuko da, zeinetan, elkarren irakurle ziren bi idazleren lanak batera aurkezten diren.

Baina , irakurketan, gainera , beste bi irakurketa ere izango dira. Bata, irudi bidez, Izaskun Etxeberriak egin duena. Izaskun Etxeberriak Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarentzat sortu ditu argazkiak. Izaskun Etxeberria, irakaslea eta bergarako Idazle Eskolako kidea da. Beste irakurketa, musikala izango da. Aitor Furundarenak Eta orain badakit (Pamiela, 2011) libururako , Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabalekin batera sortutako musikaz eramango du Aretxabaletan. Aitor Furundarena, soinujolea, musika-sortzailea eta Musikeneko irakaslea da. Garikoitz Mendizabalekin batera argitara eman du Arnasak diska ( Elkar,2011)-n eta bertan Tere Irastortzaren hitzak ageri dira. Iñaki Telleria perkusionista , Barakaldoko Musika Bandako zuzendaria da, eta aspaldi, Eta orain badakit liburuko “ Perkusionista batentzako hitzak “ testuarentzat sortu zuen pieza bat.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
orain2
Eta orain badakit poema libururako musika sortu dute Aitor Furundarenak,Iñaki Telleriak eta Garikoitz Mendizabalek,aurretik Tere Irastortzak Aitor Furundarena eta Garikoitz Mendizabalen Arnasak diskarako testua sortu zuen bezala. Testu hura Eta orain badakit poema liburuan dago. CD-an liburuko bi poema ere entzun daiteke , “ Eta orain badakit zoriontasunaz” eta “ Berdin berdin, egin dezagun kontu “. Webgune honetan entzun dezakezu CD hau osorik, eta baita “ Perkusionistarentzako hitz batzuk ere “
Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
liburuak12

TERE IRASTORTZA (Zaldibia, 1961) Beasaingo Ikastolako zuzendaria eta Bergarako Idazle Eskolako zuzendaria eta irakaslea. 1980tik zortzi poema liburu idatzi duo .

Aurreneko eta azkeneko poema liburuek Kritika Saria jaso zuten. Bere poemak, hainbat antologiatan bildurik, italierara, gaztelerara, frantzesera, ingelerara, katalanerara eta gailegora itzuliak izan dira. Urte askoan Argian, Nabarran eta Mugalarin idatzi ditu artikulu eta zutabeak. Hegats-en, jakin-en, Egan-en ere argitaratu izan ditu saio laburrak.

Poesia- Liburuak:

Gabeziak (1980); Hostoak (1983); Gaia eta Gau aldaketak (1983); Derrotaren Fabulak (Pamiela, 1986); Osinberdeko Khantoreak (Pamiela, 1986); Manual devotio gabecoa (Pamiela, 1994); Gabeziaren Khantoreak (Aurreko poema guztien bilduma) (Pamiela, 1995); Izen gabe, direnak. Haurdunaldi beteko khantoreak (Pamiela, 2000); Glosak. Esana zetorrenaz (Pamiela, 2003).

Beste liburu batzuk:

Urbasa (Luis Oterminen argazkiekin), (Irudi, 2004); Izendaezinaz (Pamiela, 2008).

Itzulpenak:

Maria Manent: Basa akaziak, EGAN; Marina Tsvietaieva: Nere anaia andrazkoa, EGAN.

Poema liburu honen irakurketa musikala (Aitor Furundarenak, Garikoitz Mendizabalekin eta Iñaki Telleriarekin grabatua) www.tereirastortza.com orrian entzun daiteke. Orri horretan bertan irakur daiteke Tere Irastortzaren hainbat zutabe, saiakera, itzulpen eta poema.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
Azken urteetan ohi duenez, Bergarako IDAZLE ESKOLAk bere Ilunabar Literarioa antolatu du Aretxabaletan. Aurrekoetan bezala, aurten ere, Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat (Pamiela,2011) liburua aurkeztuko da bere jaioterrian. Karmele Igartua 2010ean hil zen eta bere poemak Itziar Gomez, gidoilari, aktore irakasle eta Idazle Eskolako kideak irakurriko ditu.

Aurkezpen horretan izango da, gainera, Tere Irastortza ere eta bere Eta orain badakit liburuko poemak irakurriko ditu. Molde honetan, Karmele Igartua eta Tere Irastortzak batera zuten egitasmoa burutuko da, zeinetan, elkarren irakurle ziren bi idazleren lanak batera aurkezten diren.

Baina , irakurketan, gainera , beste bi irakurketa ere izango dira. Bata, irudi bidez, Izaskun Etxeberriak egin duena. Izaskun Etxeberriak Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarentzat sortu ditu argazkiak. Izaskun Etxeberria, irakaslea eta bergarako Idazle Eskolako kidea da. Beste irakurketa, musikala izango da. Aitor Furundarenak Eta orain badakit (Pamiela,2011) libururako , Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabalekin batera sortutako musikaz eramango du Aretxabaletan. Aitor Furundarena, soinujolea, musika-sortzailea eta Musikeneko irakaslea da. Garikoitz Mendizabalekin batera argitara eman du Arnasak diska ( Elkar,2011)-n eta bertan Tere Irastortzaren hitzak ageri dira. Iñaki Telleria perkusionista , Barakaldoko Musika Bandako zuzendaria da, eta aspaldi, Eta orain badakit liburuko “ Perkusionista batentzako hitzak “ testuarentzat sortu zuen pieza bat.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago