• Tere Irastortzaren liburuak
    Son nueve, los pájaros
  • Izen gabe, direnak. Haurdunaldia beteko khantoriak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Multimendia: Irudiak, Entzuketak, bideoak...
    Gehiago irakurri...
  • Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten. Edición bilingüe

AZKEN BERRIAK

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
ilunabar_beasainen1

Aldez aurretik Aretxabaletan eta Donostiako Udal Liburuko Sotoan aurkeztu dira Tere Irastortza eta Karmele Igartuaren liburuak. Bietan jendeak gainezka egin du. Poesia,musika eta irudiz hornitutako emanaldiko parte-hartzaileetako eta sortzaileetako hiru goierritarrak dira : Tere Irastortza, zaldibitarra, Aitor Furundarena, ordiziarra eta Iñaki Telleria, idiazabaldarra.

Azken urteetan ohi duenez, Bergarako IDAZLE ESKOLAk bere Ilunabar Literarioa antolatu du Donostian. Aurrekoetan bezala, aurten ere, Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat (Pamiela,2011) liburua aurkeztuko da bere jaioterrian. Karmele Igartua 2010ean hil zen eta bere poemak Itziar Gomez, gidoilari, aktore irakasle eta Idazle Eskolako kideak irakurriko ditu.

Aurkezpen horretan izango da, gainera, Tere Irastortza ere eta bere Eta orain badakit liburuko poemak irakurriko ditu. Molde honetan, Karmele Igartua eta Tere Irastortzak batera zuten egitasmoa burutuko da, zeinetan, elkarren irakurle ziren bi idazleren lanak batera aurkezten diren.

Baina , irakurketan, gainera , beste bi irakurketa ere izango dira. Bata, irudi bidez, Izaskun Etxeberriak egin duena. Izaskun Etxeberriak Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat liburuarentzat sortu ditu argazkiak. Izaskun Etxeberria, irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolako kidea da. Beste irakurketa, musikala izango da. Aitor Furundarenak Eta orain badakit (Pamiela, 2011) libururako , Iñaki Telleria eta Garikoitz Mendizabalekin batera sortutako musikaz eramango du Beasainen. Aitor Furundarena, soinujolea, musika-sortzailea eta Musikeneko irakaslea da. Iñaki Telleria perkusionista , Barakaldoko Musika Bandako zuzendaria da, eta aspaldi, Eta orain badakit liburuko “ Perkusionista batentzako hitzak “ testuarentzat sortu zuen pieza bat.

Igartzako_gonbidapena1
Igartzako Gonbidapena

Aretxabaletako emanaldiaren bideoa hementxe ikus dezakezue

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
liburuak12

Lazkaon Liluratura saioen barruan hartuko du parte arratsaldeko 6:00etik 7:30etarako tartean. Webgune honetan irakur daitezke liburu hartako hainbat poema, eta entzun daitezke idazleak berak irakurrita ETA ORAIN BADAKIT ITSASO KONTRA BAT emanaldian.

 

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
ILUNABAR LITERARIOA ARETXABALETAN (AURKEZPENA) (2011-6-17)

Eta orain badakit itsaso kontra bat.

Karmele Igartuaren Itsaso kontra bat ( Pamiela,2011) eta Tere Irastortzaren  Eta orain badakit (Pamiela,2011) liburuen irakurketa, musika eta irudiz lagundua.

  • Aurkezleak : Rosa Urreta eta Jose Angel Irigarai.
  • Musikariak : Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria
ILUNABAR LITERARIOA ARETXABALETAN (IRAKURKETA) (2011-6-17)

Eta orain badakit itsaso kontra bat.

  • Hitzak : Tere Irastortza ( Eta orain badakit, Pamiela,2011).

Karmele Igartua ( Itsaso kontra bat , Pamiela,  2011)

  • Irakurleak : Tere Irastortza ( bere testuak )

Itziar Gomez ( K. Igartuaren testuak )

  • Musikariak : Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria
  • Irudiak : Izaskun Etxeberria

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
Goierriko Kastako kide batzuk  Irailaren 3an, arratsaldeko 7.30etan Ataun San Gregorio-n, BARANDIARAN MUSEOAN literatur emanaldia eskainiko dute. Hauetako asko Idazle Eskolako kideak izan dira  edo dira : Joseba Zubizarreta, Juan Mari Apaolaza, Iker Zaldua,  Doltza Barandiaran eta Tere Irastortza. Gainera parte hartuko dute Ekaitz Goikoetxeak,Irati Goikoetxeak,Idurri Eskisabelek,Oier Zurutuzak,Koldo Goitiak,  eta Jon Aranok

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
riev
Tere Irastortzak "Izateko sortu " saiakera laburra argitaratu du RIEV aldizkariko azken alean. Bertan idazketan eta sorlanean eragina duten hainbat bizipen eta oroitzapen aletzen du.

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

Agurtzane Solaluzek Ean, Abuztuaren 1etik 7ra bere lanak erakutsiko ditu.

Margolariak dionagatik 2010eko insomnio gau batean bere margolanak eta poesia elkartu nahi izan zituen eta urtebete eman du  bere barne-diskurtsoa poesiaren ispilu aurrean jartzen. Horretarako hainbat euskal poetren testuak erabili ditu ( Harkaitz Cano, Luigi Anselmi,Miren Agure Meabe,Iñaki Irazu,Arantxa Urretabizkaia,Kirmen Uribe eta Tere Irastortza).

Astegunez arratsaldeko 7etatik 9etara bisitau ahal izango da eta igandean 12:30etatik 21:30etara.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago