search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

Hilarri batek lau alderdi, laua dela huts edo bete, emankor edo agor

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 4

mundua
 
erderaz1
catala1
portugues
français

Hilarri batek lau alderdi, laua dela huts edo bete, emankor edo agor. Hilarri bat buru bat da, bizialdi burutu bat, buru-bil bat, biribila.uLurretik erauzita, harria harri gainerako, harmarriek izan nahi dute gorputz, zutika jarri ezkero. Hilarrien aurrean, harritu. Heriotza harri-gogortua da, ez ezeren ontzi, ez inolaz ere aska, hustu ezean. Hilarriak lau alde ditu , goi eta behe , ezker eta eskuin, eta isuritegiak, erretenak... ez dira lau zati, ez ditu lau atal, lau sail, izatekotan, tximistarriak mugaturako saroiaren barrutian. Erdigune bakarra lauak, lauak aleun norabide. Eta laurdeneko minok, zainetarainokoak , eta etorkizuna laurgiturik. Eta lausoa, Retanak esaten duenaren arabera, begiko-laino edo atomo printza, edo irinaren hauts xehena edo eguzkiaren dirdira. Eta lausoan urak eta zeruak biak dira urtar, ur bera, bereziezin: urdin.