HOSTO erorkorrak dituzten zuhaiztiak dira baso. Horrela bakarrik nago ondo orain- oraingoetan. Orainak kokatzen du oraina. Denak beste dimentsio bat erakusten du eta orainak iragazten du denbora beste frekuentziaren batean.
Eta argia bezain zuri dira orriok, zuri bezain itsu izan dena oro honantz hurrupatzen duena, lehen izandakora iritsi ezin naizenez, berriz, iragana eskura ezina denez.
Eskura ezin den guztira hedatzen da denbora, gaztaina morkotsetik ateratzean bezala eta eskuetatik ihes egiten du presenteak lipar batez babestu dugunak, berriz desagertzeko.
Eta orain nahiago nuke ihesa, zuongana bihurtzea, eta hor geratzea, mariuxa, baina helduka erori den gaztaina naiz morkots honen barruan, denborak oraina urtzen duen bitartean hemengo eta geure.