Hirua eten bat izan daiteke, errepikapen baten hasiera, erditu ondorenean. Hirua askatze bat izan daiteke, begizta bat alde batetik begiratuta, ebaki ostean, lore erdi bat, oraindik, hasiera bat, tarte batean. Hirukoa osa lezake begiak, triangelu bat sorbaldetatik alu-aldera, Munduaren jaiotza Courbet-enean eta ama gabeko Hirutasun Santua teologian. Hirutan izan daiteke Mari –airezko, suzko, lurtar–; hirutan bizi daitezke ahate eta anatideak ere, eta izan: izan.