Bibliografia
IRASTORTZA, Tere "Pentsatu"
- Xehetasunak
- Kategoria: LIBURUAK
- Bisitak: 1618
Pentsatu
Pentsatu eta esan ezinaren arteko espazioa dun idaztea
–beraz–:
hirugarren espazio bat, beharbada,
sodioak okupatu ohi zuen hirugarren espazioa,
medikuak esaten zinanez beste inora iritsi ezinda geratzen diren
–beraz–:
hirugarren espazio bat, beharbada,
sodioak okupatu ohi zuen hirugarren espazioa,
medikuak esaten zinanez beste inora iritsi ezinda geratzen diren
botikek hartzen dutena bezalakoa,
existitu ez arren,
existitu ez arren,
existitu ez arren
intentzioentzat, desirentzat, gogoarentzat, esperantzarentzat
balekoa,
eta existitu ez arren
orain pentsamenduekin bezala idaztearekin
iritsi egin daiteke hirugarren espaziora
sodioa gorde eta banatzen duen gorputzaren
hirugarren espaziora,
sinestea bera hain nekeza izan arren.