Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

Marina TsvetaevaMarina Tsvietaievaren zenbait liburu behin eta hurrengoan ira­kurri ondoren penatxo izan dut beti errusiera ezagutu ez izanaz, honoko hau, berez, frantzesez idatzia izan arren. Eta hala ere, beste idazle bakan batzuekin geratzen den bezala, beti ezagutu eta mamitu ahal izan dut bere mintzoa: bere estiloa definituko lukeena, batere definitibo izan ezina, mintzo horixe bera bait da, hain zuzen ere; mintzo hori edozein hizkuntzaren harresiak dardararazi eta edozein inperiotako eremuak lubizi bihurtuko lituzkeenetakoa bait da: amultsua eta heriozkoa aldi berean: parentesi, akotazio, aposizioetan da­kar indar guztia. Parentesi eta aposizio bidez indartzen du hitz bat, parentesi eta akotazio bidez kokatzen du ñabarduraren gakoa. Mari­naren esaldia itzuli-mintzulika abiatu eta erasokorra egiten da; hiz­kuntzaren baliabideak esan-nahiaren alde geratzen dira; ez da joko hutsalik, jokua apustua da aldi oro, idazteko, irauteko, bizitzeko apustua. Literatura ere bizitzeko apustua da.

Marina Tsvietaievaren Winloko gutunak argitaratu zituen Karmele Igartuak EGAN aldizkari berean 2009-1 alean. Eta www.idazten.com irakur daitezke.

Aldi berean Tere Irastortzak beste sarrera bat idatzi zuen Marina Tsvietaievaren bizia eta obraz . Txosten batean aurkeztu zen " Marina Tsvietáieva. Bizia esanahi.Wilnoko gutumak (1934-35). EGAN, 2009-1/2, 5-76.or.

 

pdf" Nire anaia andrazkoa" eta argitalpen hartarako sarreratxoa EGAN aldizkarian argitaratu ziren 1997an. EGAN, 50(1-2). .pdf