Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

marina tsvetaievaMarina Tsvietáievaren zenbait liburu behin eta hurrengoan ira­ kurri ondoren penatxo izan dut beti errusiera ezagutu ez izanaz, honoko hau, berez, frantzesez idatzia izan arren. Eta hala ere, beste idazle bakan batzuekin geratzen den bezala, beti ezagutu eta mamitu ahal izan dut bere mintzoa: bere estiloa definituko lukeena, batere definitibo izan ezina, mintzo horixe bera bait da, hain zuzen ere; mintzo hori edozein hizkuntzaren harresiak dardarerazi eta edozein inperiotako eremuak lubizi bihurtuko lituzkeenetakoa bait da: amultsua eta heriozkoa aldi berean: parentesi, akotazio, aposizioetan da­ kar indar guztia. Parentesi eta aposizio bidez indartzen du hitz bat, parentesi eta akotazio bidez kokatzen du ñabarduraren gakoa. Mari­naren esaldia itzuli-mintzulika abiatu eta erasokorra egiten da; hiz­kuntzaren baliabideak esan-nahiaren aide geratzen dira; ez da joku- hutsalik, jokua apustua da aldi oro, idazteko, irauteko, bizitzeko apustua. Literatura ere bizitzeko apustua da:

Poesia lirikoa; ierro puntuz-puntukoa da. Urrutitik begiiatuta — beltz eta janaia, baina geituagotik begiiatuta: jarraikortasunez etengabea puntu artean — hutsa: heriotza. (...)

Liburuak (nobela, poema epikoa, baita artikulua bera ere!) ez du horren berririk. Beiezko legeak ditu. Libuiuak ez du abandonatzen idatzi duena, izakiak —patuak— deskiibatu duten arimak bizi nahi dute, hurrengo orriaide batzuetan bizitzen jarraitu nahi dute, egunero zerbait gehixeago, amaitzeari uko egiten diote.1

pdfMarina Tsvietáieva