Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

munduan betetzen zenutenJON KORTAZAR," Euskal poesiaren itzulpen berriak " EL CORREO .Asteazkena, 20 apirila 2022

 

Euskal poesiaren itzulpen berriak

Egile bakoitzaren erretratu biziak dira, kanpoan hemen urteetan egindako lana erakusteko aukera biziak

Emakumeek idatzitako nobelen gaztelaniazko itzulpenek oihartzun handia izan dute azken garaiotan. Karmele Jaiok, Eider Rodriguezek eta Katixa Agirrek euskaraz argitaratutako lanek itzal handia lortu dute. Irati Elorrietaren kasua ere aipatu beharko genuke, 2021ean agertu baita haren 'Luces de invierno' 'Neguko argiak' (2018) euskal nobelaren itzulpena, nahiz eta irudipena dudan ez duela aurrekoek besteko olatua sortu.

Orain gutxi Espainiako gehigarri kultural handi batek, 'El Cultural'ek, hain zuzen, Jaime Cedillo poetaren luma gidari zela, euskal emakume nobelagileak «fikzioaren erpinean» zirela argitaratu zuen, taldean gaztelaniaz idazten duten Txani Rodríguez eta Edurne Portela sartuz.

Poesiaren alorrean egiten diren itzulpenek ez dute horrenbeste jarraipenik eta txalorik lortzen. Iaz Miren Agur Meabek Poesia Sari Nazionalaren itzalpean egindako bidean eta Bartleby argitaletxean plazaratuz arrakasta lortu zuen 'Nola gorde errautsak kolkoan' (2020) liburuak.

Hiru poema liburu Euskal Herritik kanpo

Aurton, baina, oso denbora laburrean poema liburu bi eman dira gaztelaniaz, eta bat katalanez. Jon Gerediagaren 'Natura berriak' (2020) argitaratu du poesia plazaratzekoan entzute handikoa den Valentziako Pre-textos argitaletxeak, 'Nuevas naturalezas' izenburupean. Tere Irastortzak, berriz, bere ibilbide luzearen fruitu nagusi 'Mundua betetzen zenuten' (2015) liburua argitaratu du Zaragozako Olifante argitaletxean, 'Llenabais el mundo' izenarekin. Eta liburu osoaren itzulpena heltzen den artean, Leire Bilbaoren 'Etxeko urak' (2020) bildumaren zati bat eman du, 'Saliva' izenpean, katalanez eta Valentzian.

Hiruren artean badira ardatz desberdinak. Bi iaz argitaratu ziren, nire iritziz, poesiarentzat urte oso borobila izan zen urtean, zeren Jon Gerediagarekin eta Leire Bilbaorekin batera, Itxaro Bordaren eta Miren Agur Meaberen liburuak ezagutu baikenituen. Tere Irastortzak, berriz, urte batzuk dituen liburu on eta borobila aukeratu du bere poesiaren berri emateko.

Itzulpenak eta auto-itzulpenak

Itzulpenaren aurrean harturiko estrategiak ere desberdinak izan dira. Auto-itzulpenaren alde egin dute Jon Gerediagak eta Tere Irastortzak. Egia da, baina, Bilboko poetak itzulpen bidea trebatu duela Irati Elorrietaren nobela gaztelaniara eramanez, eta Tere Irastortzaren itzulpena berak sinatua da, baina adiskideen aholkuak entzun ondoren osatua.

Leire Bilbaoren 'Saliva'k, aldiz, Ondarroako idazlearen itzulpen kide bihurtu den Jaume Subiranaren sinadura dakar. Bartzelonako poeta horrek itzuli zuen 'Bitxopoemes' gisa 'Xomorro poemak' liburuko katalanezko aldaera.

Hautapenak

Hiru poema liburuok poeta bakoitzaren idazle irudia zuzen gorde dute. Besteak ere halakoak diren arren, bere libururik pentsatuena eman du ezagutzera Tere Irastortzak, 'Lurra merezi zenuten' poema sorta. Heriotzak utzitako hutsunearen inguruko poema bilduma. Sendoa, sakona, minez eta sentimenduz idatzia.

Jon Gerediagaren poesiak ere ildo zuzen eta irmoak jarraitu ditu 2004tik, bere lehen poema liburua argitaratu zuenetik. Natura eta gizakia biltzen ditu, natura abiaburu hartuz eta gizakiak denboraren joanarekin sentitu duena du helbide. Filosofia zen bere oinarri gozoa, baina liburuak beste joera finagoa hartu du, Gandiaga ziurrenik ortzi-mugan, naturaren elementurik sotilenak jarraitu baititu espresio munduan.

Eta zer esan 'Etxeko urak'i buruz? Nik uste Leire Bibaoren poema libururik ederren eta osatuena dela, bizi-bizia, inpresioz gain, oso era sotilean emakume bizitza erakusten duena. Bere bidean aurrera pauso galanta eman du liburu horrekin poetak.

Itzulpen-mintzulpen horiek, bada, egile bakoitzaren erretratu biziak dira, kanpoan hemen urteetan egindako lana erakusteko aukera biziak.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago