Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
    liburuak2
Derrotaren fabulak

Tere Irastortza olerkigile famatuaren hirugarren poema-liburua dugu hau, Pamiela etxe nafarrean atera duena. Gogoratu dezagun aurrenekoa “Gabeziak” izenekoa izan zela, sentiberatasun nabariz josia, errazki lotutako olerkiak bildurik. “Gaua, Hostoak” izan zen bigarrena, kalitate oso altuko liburua, bide zail eta estuagoetatik abiatuta, olerki sakonean etzandako planteamendua hartuta.

Hirugarrena den “Derrotaren fabulak” hau, tituluak ongi dioen bezala, derrotaren adierazle bipila dugu, non denborak eta biziak suntsitutako gizaki galdu eta ahantziak ageri zaizkigun, izanaren hustutzea isladatzen duten horietakoak asko eta asko. Gaua gupidagabeki ebakitzen duen goiztiriak sortutako egonezina dugu bestalde liburuan, askotan irudi surrealisten bidez azaldurik, negatibitate giro handiko olerki motxetan emana. Konstrukzio lexiko ez-ohizkoetan adierazgarritasun berria bilatu nahian, neurriaren aldetik ia deus landu gabeko poemak, irudimen aparta erakusten digutenak, oso giro partikularrean, irakurleari oso ezagunak ez zaizkion gai-tratamendu bereziez beterik. Gaiak berak latzak izaki, irakurkera ere problematikoa egiten duten poemak dira, adorez ekin beharrekoak. Ez zaizue damutuko zenbait momentutan.

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago