TERE IRASTORTZA
IDAZLEA
“Ondo sentitzen ez den irakurleak nire poemetan sosegua aurkitzea nahi nuke” |
JONEBATI ZABALA
Mundua betetzen zenuten’ (Pamiela) poema liburua argitaratu du Tere Irastortzak. Sarritan tabua izaten den heriotzaren gaia eta gertukoen galerak uzten dituen sentipenak azaleratzen saiatu da poemen bidez
Lau urte zeramatzan Irastortzak liburutik kaleratu gabe, "Eta orain badakit" (2011) plazaratu zuenetik (AINARA GARCIA) |
Gazterik idatzi eta argitaratu zuen lehen poema liburua Tere Irastortzak (Zaldibia, 1961) eta ordutik ez du atsedenik hartu. Poemagin-tzan, saiakeran zein itzulpengintzan aritu izan da urte hauetan, nahiz eta lehena duen generorik kuttunena, “modu laburrean gai baten inguruko ikuspegi ezberdina” eman dezakeelako. Bergarako Idazle Eskolako irakaslea izanik, egun poesia “inoiz baino gehiago” irakurtzen dela dio. Mundua betetzen zenuten poema sortan heriotzak bere bizitzan izan duen eraginari buruz idatzi du, modu ez tragikoan. Irakurleak pieza horietan sosegua aurkitzea nahiko luke Irastortzak.
‘Mundua betetzen zenuten’ poema liburuan heriotza da istorioak lotzen dituen haria. Zer dela-eta aukeratu duzu gai gordin hori?
Ez dut heriotzari buruzko poema liburu bat idatzi, nire bizitzan herio-tzak izan duen eraginari buruzkoa baino. Eta hortik liburu bat atera da. Badira genero batzuk -nobela edo saiakera, kasu- idazten hasi baino lehen oso profil argia dutenak, baina poesian, normalean, aurrena poemak idazten dituzu. Ni poesia idazten hasi nintzen, edo jarraitu egin nuen, eta momentu batean erabaki nuen poema liburu bat argitaratzea. Hori argitaratzeko orduan, hainbat zalantza izan dut.
Zeintzuk?
Zalantza nagusienetako bat izan da gure gizartean heriotza tratatzen den modua. Komunikabideetan heriotzaren alderdi gordinenak edo basatienak erakusten diren artean, familia edo gizarte inguruko harremanetan heriotza desagertu egiten da elkarrizketetatik, ez dakigu gauza hauetaz hitz egiten eta puntu bateraino tabua ere bihurtu dira. Heriotza naturalak, esaterako, jende guztiari gertatzen zaizkio. Baneukan beldur hori; hau da, nola irakurriko da poema liburu bat non gaietako bat, edo gai bakarra, beste batzuen heriotzatik abiatuta sortzen den? Neure sentipenez gain, hil direnek utzi dituzten bizipenez aritu nahi izan dut. Ez galeren ikuspegi tragikoa nabarmenduz, distantzia batetik idatziz baino.
Hurbilekoren baten galerak eraman zaitu poema hauek idaztera?
Tere Irastortza Garmendia |
Bai. Gai horretaz askotan idatzi dut, baina pentsatzen dut hiltzen den jendea beti hurbilekoa dela, maite dituzunak. Besteak zure egunerokotasunetik desagertzen dira, baina ez zara jabetzen hil direla. Heriotzaz aritzeko gertukoen galera bat dago, noski, bestela desagerpena da.
‘Mundua betetzen zenuten’ aukeratu duzu izenburu gisa. Mundua betetzen zuten horiek hiltzean, hutsunea da geratzen dena?
Mundua betetzen zenuten pluralean eta iraganean idatzitako izenburua da. Bakeak egiteko modu bat da iraganean idaztea. Beste alde batetik, kontziente naiz maite duzun jendea hiltzen denean, pertsona hori ez dela bakar baten bizitzan desagertzen. Orduan sentipenak ere ez dira pertsonalak, bakoitzak bere modura bizi du heriotza, baina, era berean, beste pertsona batzuekin batera bizi duzu hori. Hori izan da pluralean idaztearen arrazoietako bat.
Ez duzu pertsonalizatu nahi izan?
Nik uste dut pertsona bakoitzak sentimenduak modu ezberdinean bizi-tzen dituela, baina nahiko unibertsalak izan daitezke. Gandiagak idatzi zuen bezala, ni antzinakoa naiz. Alegia, unibertsal samarrak diren emozio guztiak antzinakoak dira. Norbere oroitzapenez gain, hi-tzez gain, fisikoki ere senti ditzakegula uste dut. Saiatu naiz guztiok sentitu ditzakegun sentimenduen berri ematen, oroitzapenak eta egoera pertsonalak izan arren. Ez da norberarena bakarrik. Nik uste dut bizi eta hil ez dela bakarka egiten, nahiz eta gero horri buruzko esperientzia norbanakoarena izan.
Poemak idazten hasi zinen eta gerora erabaki zenuen liburu batean biltzea. Ez duzu beti argitaratzeko idazten, beraz?
Normalean horrela egin izan dut poesian. Idaztea fase bat da eta argitaratzea beste bat. Poemak idazten aritu naizenean ez naiz pentsatzen aritu argitaratuko ditudan edo ez. Poemak bildu eta gero hasten zara pentsatzen nola antolatu liburu forma hartzeko. Liburu honetan orden kronologiko samarra dute poemek, gutxi gora-behera idazten joan naizen eran antolatu ditut. Bizi garenon heriotza irudikatzera heltzen naizenean bukatzen da liburua: ni ere hilko naiz, nik ere beste batzuei utziko diet nire bizitza, beste ba-tzuk eurena niri utzi didaten bezala. Horra iritsi naizenean, poema liburuari amaiera eta forma oso bat eman ahal izan diot.
Zer eragin nahi duzu irakurlearengan poema hauen bidez?
Emozio anitz sortu ditzakeen generoa da poesia. Beharbada inportanteena ez da gaia. Poema liburu honetan heriotza dago, baina baita maitasuna, ezina, poza, natura, inpotentzia... Irakurle bakoitzak bere sentipen eta emozioekin irakurriko du ziurrenik, baina gustatuko litzaidake neureak eurentzat lagungarri izatea, neuk beste ba-tzuenak irakurri ditudanean lagungarri suertatu zaizkidan bezala. Gustatuko litzaidake ondo sentitzen ez den pertsona batek poema liburu hau irakurri ahala sosegua aurkitzea.
Gertukoen heriotzak utzitako arrastoak ditu hizpide Irastortzak liburuan (AINARA GARCIA) |
Poesian asko lantzen den gaia da heriotzarena. Zer dela-eta?
Zigor Kodean, polizia nobeletan… Orokorrean, heriotza genero guztietan planteatzen da, oso garran-tzitsua delako. Pertsona baten bizitzan, adinak aurrera egiten duen heinean, presenteago dago heriotzaren egiaztatzea. Ez dut uste poesian beste generoetan baino gehiago tratatzen denik. Herio-tza eta jaiotza galdera nagusiak dira; hau da, munduko galdera askori bai edo ez erantzuten zaie, eta heriotzari eta bizitzari beti galdetzen diezu zergatik edo nola. Itxi ezin diren galderak dira.
Modu batean edo bestean presen-tzia handia du heriotzak gizartean. Bizitzan saihestu ezineko pasartea da...
Eguneroko bizimodua askotan modu automatikoan bezala pasa-tzen dugu, baina gero badira egoera batzuk gauzak berriro pentsaraztea egiten dizutenak. Maitatzea, norbaiten heriotza, seme-alaben jaiotza... Momentu inportanteak.
Gazterik idatzi zenuen lehen poema liburua. Urte hauetan guztietan zein bilakaera egon da zure idazkeran zein landutako gaietan?
Nik poesia argitaratu dut, batez ere, baina baita saiakerak eta zutabeak ere. Hala ere, poesia da erosoen sentitzen naizen generoa. Ez besteak baino errazago ateratzen zaidalako, modu laburrean gauza batzuei buruz beste ikuspegi bat eman dezakezulako baizik. Gaiei buruz, esango nuke edozein kabi-tzen dela poesian, bizitzan zehar egokitzen zaizun edozein.
Egun, irakurtzen da poesia?
Nik uste dut lehen baino poesia gehiago irakurtzen dela. Ez dut esan nahi gehiago saltzen denik, baina aforismoek edo poesiak eta genero laburrek hedatzeko erraztasuna dute sare sozialetan. Irakurraldiak egin ditudanean jendea oso harbera dago poesiarako.
Gazteen artean ere irakurzaletasuna dagoela esango zenuke?
Idazle Eskolako zuzendaria naiz Bergaran, duela hamahiru urtetik, eta, egia esan, gero eta jende gehiago ikusten dut poesia idazten eta irakurtzen, ikasteko gogoarekin. Lehen, jendea ipuinak idatzi eta irakurtzeko gogoarekin etortzen zen. Zaletasunetan eboluzioa egon dela nabaritu dut.
Zelan ikusten duzu euskal olerkigintza eta literatura?
Euskal literaturan fenomeno garrantzitsua ari da gertatzen azken 15-20 urteotan. Belaunaldi asko gaude elkarrekin. Zentzu horretan, idazle asko gaude eta genero asko dago. Ondo idazten dela esango nuke. Bestalde, emakume eta gizonen arteko propor-tzioa ere asko ari da orekatzen. Ni hasi nintzenean esku bateko atzamarrekin konta zitekeen argitara-tzen genuen emakume kopurua. Gaur egun, normalizatzen ari da hori.