Unite Revolution Slider 2

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

BORDA Itxaro "The until now new complete Irastorza"Gabeziaren khantoreak Argia 1996-06-02.“Gabeziak” (1980), “Gai Eta Gau Aldaketak” (1983), “Hostoak” (1983), “Osinberdeko Khantoreak” (1986). Non aurki gaur egun Tere Irastorzaren liburu hauek guziak?

    liburuak5
The until now new complete Irastorza

“Gabeziak” (1980), “Gai Eta Gau Aldaketak” (1983), “Hostoak” (1983), “Osinberdeko Khantoreak” (1986). Non aurki gaur egun Tere Irastorzaren liburu hauek guziak? Nola egin lotura iraganaren eta geroaren artean? Pamiela argitaletxeak azpiltzen digu bide, “Gabeziaren Khantoreak” titulupean, zaldibar poetak berak aurkezten duen bilduma gottorrean. Mundua. Mundu gabea.

Mendeak ez dira debaldean pasatu. “Gabeziaren khantoreak” geldi-lekuaz oroitzeko plegatzen diren ezkinen parekoak dira; Irastorzaren aspaldiko textoak lortzen ahal ez dituztenen sosegu ere nolazpait. Haren lanek, munta erraldoia dute euskal literaturan eta pena litzateke haren ez ezagutzea.

16 urte iragan dira azal orlegi iluneko “Gabeziak…” hartarik. Ahurrean darabilgun suerteko olerkiak, sortu berriak bailiran irensten ditugu, atsegin eta krudeltasun sentimenduak bihotzean aldizkatuz. Alabaina, denboraren ixuriaren higamenak irakurketa ezberdinera bortxatzen gaitu: denborak preseski gugan xoilik ukan eragina, ez Tere Irastortzaren poemengan. Bideak bereizi dira, baina ele bakoitza beti geratzen da kurutzune, junta-zelai bekaitz eta aldi berean partekatu, hein batean, gaztaroko “inuxentzian” idazteko prernia haren lekuko.

Tere Irastorzaren olerkigintza ez da gure ustez “intimista”. Alderantziz, liburua osatzen duen enparantza hurria ohiuz betetzen du, labanak bezain xorrotxak diren hitzez, ixiltasunaren tentazionearen kontrako orroaz, idaztearen egiazko azken funtsa, deiadarra bailitzan, errealitate mutuarekilako harreman trinkoa, zaldibiarrak lerrakeenez “txikitasunaren handitasuna”. Bildumen tarteko haria ehuntzen du, olerki-sorta bederari aintzin-solasa eskainiz. Sarrera horiek justifikatu eta aurrera jo beharraren ohialak dira.

Maite ditugu Euskal Herriko poetak, batez ere beharrari xilora xuxurlan ari zaizkigularik, partikulazko Herri Urratseko baporeak ezin barreiatuz gabiltzan honetan. Edozein gisaz “Gabeziaren khantoreak” gureak baitira, mendeen poderioz guretuak. Ez zena gabetasuna idaztearen helburua?