Ekonomia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta 1966tik lan egin du informatika-industrian.
Orain arte hogei liburu luze eta testu ugari argitaratu ditu arte edizioetan, hitzaurreetan, liburuxketan eta antologiatan. Bere lanak izatearen eta eraldaketare inguruko gogoeta bat adierazten du: idazkera eta hizkuntza. Poesiaz gain, kontzeptu horiei buruz gogoeta egin du hainbat testutan, eta erakusketetan La casa de l'tsser ( Vic: 1999). eta D'estar a esfer, (Girona: 2008).
Poesia itzuli du frantseaetik eta italieratik. Bere poesia gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, italieraz, portugesez, alemanez eta arabieraz itzuli eta argitaratu da.
Bere lana irakurri du Katalunian eta beste hainbat tokitan, eta AEB, Mexiko, Alemania, Quebec, Libano, Frantzia, Portugal, Txile, Argentina, Ingalaterra, Gales eta Kanada Unibertsitate eta Poesia Jaialdietan.
Hitzaldiak eta mintegiak zuzendu ditu urteetan. Bere liburu azalean dionez “Hitz, ideia eta irudi ehiztaria" da. Poesian bildu ohi du bere eta hizkuntzaren bizipena, eta horregatik idazten du, argitaratzeaz eta itzultzeaz gain.
Prentsan eta aldizkarietan kolaboratu du: L'Avui, La Vanguardia, The Barcelona Review, Reduccions, Transversal eta Caràcters.
1976an Els Dies liburudenda ireki zuen Sabadellen eta, ondoren, hogei urtez, Cafè Centralek, argitalpenez gain, poesiarekin lotutako ehunka ekitalditan hartu du parte.
Hogei liburuz gora argitaratu du, horien artean Le llum i el no-res nobela (Meteora, 200) Cavall Verd eta Cadaqués uariak irabazi zuena, La lentitud, la durada ( Pagès,2010) eta L'arquitectura de la llum ( Llibres del segle). Azpimarratzekoa da Clars, auest matí, són els teus records ( Obra reunida, 1989-2009) liburua (LaBreu edicions, 2020), isiltasunetik esaterako bidean sortua
Itzulita ageri diren poemak Pluja ( Adis edicions2, 2015) liburuko lehen atalekoak dira...
Antoni Clapés: Pluya. Itzulpena: Tere Irastortza
Tere Irastortza
Aurkezpen eta itzupenak