Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
36    
pdfJAKIN 1987    

Emakumezkoa gizonezkoen literaturan: Euskal Literaturari errepasoa Tere Irastortza Izenburuak tamaina honetakoak direnean, mamian izaten da laburtu beharra. Euskal literaturaz, gainera, kasik inongo kritika-lanik ezagutzen ez duenaz, ezin heldu gaiari zabaltasun osoz.

Ondoko lan honetan lau egilez bakarrik baliatu naiz. Kasualitatez suertatuko zen, agian, baina lau horietatik bi abade ziren: Etxepare eta Tx. Agirre, eta beste biak ez: Oihenart eta Orixe. Literatura idatziaren sorburu eta abiapuntuan hasi, eta gerra aurre- ko egile batekin amaitzen dugu, tartean aztertu gabeko hainbat eta hainbat geratzen direlarik. Apur bat irakurriz gero, hala ere, erraz ohartzen da bat, beste zenbait puntutan halako cboluzioaren berri ematen badu cre, emakumeaz apenas dagoela aldaketarik; zoritxarrez, honetan, abade ez zirenek ez dute berrikuntzarik ekarri: apika, guztiak gizonezko zirelako. Esan nahi bait dut, noizbehinka Iztuetarekin erkatuz ere —bere erabilitako lana literarioa ez izan arren—, ezin dela laikotasun hori, hainbestetan hain aldarrikatua, inondik ere frogatu.

Sarrera hau —norberaren mugen aitorpena— amaitzeko, pare bat ohar. Azken atalean Orixez ari naiz nagusiki, baina tarteka Tx. Agirreri buruzko oharrak sartuz. Forma aldetik eta, azkena Orixe baino askoz ere "errealagoa" bada, ez du horrek ezer asko aldatzen emakumeoi buruzko ikuspegia, eta aski iruditu zait horrela esplizitatzea, aparteko sailik antolatu gabe. Bestalde, Orixeri buruzko lana egiterakoan, oso kontutan izan dut Itziar Eskisabel Zurutuza eta Garbiñe Eskisabel Munduateren lana, argitaratzeko dagoena, estimatzen dudana.

1. Etxepare: "Bere olerki guztietan hiztxo bat ere ez emakumeak iraintzeko"

Honela mintzo da Gotzon Garate . Arazoak, aldiz, konple- xuagoa dirudi. Etxepareren poemagintza bere osotasunean harturik, itxura askotako emakumearen kartografia topatzen dugu. Askotan kontrako diruditen ezaugarriak ezin dira, ordea, berehorretan aztertu, eta poema-liburuaren azterketa semantiko itxurosorik ezean, gerta liteke azalean eta nabarmen asko begibistan diren elementuak behar ez bezala interpretatzea.

Eragozpen hauek kontutan izanik, esan litezkeenak oro ez dugun gainbegiratu ideologiko etorkizuneko baten arabera aztertu beharko lirateke berriro.

Aipatu-berri dudan itxura askotako emakumearen presentzia hori erreduzi liteke, hasteko, eredu-pare batera. Eredu hauek,bistan denez, elkarren oso gertu dira; baina bereizketa metodologiko hau baliagarria zaigu, lehen aipatu azterketa ideologiko horren faltan sor litezkeen kontraesanen norainokoa neurtzeko. Alde batetik, behin eta berriz kausitzen dugun Birjina dugu emakumearen eredu, eta,beste alde batetik, oraingoz "emakume erreala" deituko duguna.

Birjinaren gorespenetan idatzi literaturaz bada adibide anitz Euskal Herriko liburugintzan. Euskalduna, ordea, literatura berantiarra da, ez hala ere atzerrietako tradizioetatik gibelatua.

Denbora luzez emazte bekatari eta lizunen aurka idatzi ondoren, XII. mendean Birjina laudatzen hasten da Eliza, sekula utzi gabe hein berean deabruarekiko beldurraren madarikazioa. Honekin, aurreko tradizio misoginoaren parean (hots, Ebaren errefusatzearen parean), Andredena Mariaz baliatzen da literatura.

Batzuen ustez, Birjinaren adoraziorako egin poemek emakumearekiko errespetu handiagozko joera nabarmentzen dute. Badira, ordea, ahaztu behar ez gemtuzkeen beste zio batzuk ere; gizo- nen eta Jainkoaren artean arartekoak ipintzea, horietako bat. Etxepareren poemetan gehien agertzen den ezaugarrietakoa, hain zuzen ere. Bestalde, Europako herri-literaturan emaztekiek duten lekuari so eginik, bistakoa gertatzen da beste arrazoirik ere behar dela. Badirudi, ezkongabeen birjintasuna eta ezkonduen amatasuna eta fertilitatea batera irudika zitzakeen imajinaren premiak (Elizarenak) zcrikusi handia izan zuela Birjinaren ohoretan idatzi poema-sailean. Fertilitatearena ez da markagarri Etxepareren kasuan, eta, lehen begirada batean, ezta, sobera bederen, kastotasunarena ere. Badira, egia da, gorputzaren gutizien txarkeriaz mintzo diren lerroak:

"mundu hunek, haragiak, bethi enganatuia" (l,404) "berthutetan segkzeko egidazu grazia" (1,408).

Baina ez da ezaugarri hau Birjinari gchienetan egotzi ohi diona. Aipatu, aipatzen du "Amorosen gaztiguya"n ere, baina, berriro, amodioaren errefusatzeko arrazoi "profanoak" dira nagusi. "Amoroscn disputa"n berean Amoriak poetari "Ieinkuaz orhitze- ko lekhu" dutela erantzuten dionean (10,16), honela mintzo da poeta:

"Zineste bat dizit gogoan honela: nik nola dadukat amore zugana, Ieinkoan ere eder zaikala; hargatik gaitzetsi ezkitzakela" (10,22-26).

Lehen esan bezala, agian Etxeparek Birjina bezain maite zuelako emakume erreala, hori ez, baizik arartekoarena azpimarratzen du nagusiki, amatasunari berez darraiona bailitzan. Hain zuzen ere, bekatariei zuzendu bokatiboetan, Etxeparek eskatzen die, balia daitezela Birjinaz Jainkoan hoben eta bekatuen barkamena eskatzeko orduan, izan ere Aita "Ieinkoak zuri eman dizi potestate handia / haren ama ziren gero, ama ere maitia" (1,413-4); argudio bera 2,92an.

Gainera, ez da ahaztu behar jarraierazteko sortu eredu guztiak bezala, Birjinarenak ere gizonkeriaren menpetik sortutako ideologia isladatzen duela.

"Amorosen gaztiguya"k, aurreko orazioaren antzera, Birjinaren maitasunaz lezionatzen gaitu, "Amore bat hautatzeko kontseilu bat" (2,5) emanez. Horretarako, bekatuzko, haragizko amodioa  eta "Andre hona" Mariarena kontrajartzen ditu, behin eta berriz eman izan diren argudioz: "amoretan plazer baten mila dira dolore" (2,10), plazerraren irrikak amaierarik ez bait du. Gainera, amodio horiek kaltegarri dira "iudikamendu"-garaian. Bestalde, amorosen artean ez da leialtasunik kausitzen; arrazoi ezaguna da honako hau, ia beti amodioaren aitzakiatan emaztekici egotzia. Etxeparek, baina, ez du horrelakorik zehazten, eta kasu honetan ezin froga emaztekiei buruz ari den; izan ere, geroxeago Birjinaren maitatzea andre-gizonei kontseilatzen bait die. Birjinak, ordea, leialtasuna adierazten du, eta konfidantza horren sorburu naturala, bere amatasunean datzana; amatasuna (2,82-87) gauzatzen du bitartekaritzan, nolabait esateko, berezkotasunez. Jainkoaren aurrean, zuzenbide makurrik gabekoaren eredu izaki, behar zuen gizatasunak begiratzaile bat Kristoren ondotik etorritakoentzat, abokatu errukitsua (2,92-103), eta hori Maria da, kasik Jainkoaren pareko erregina izaki. Gainera, ez du desio txarrik sortzen (sexurik gabeko emaztekia delako) eta Jainkoak ez duen itxura gizakoia demaio dibinitateari, bere amatasun eta umiltasunari zor diona.

Sakonean, eta ez Etxepareren poemetan bakarrik, Birjina ez da beragatik altxatua, baizik, Kristoren ama eta ama denez, bitartekari onaren eredukoa delako; erreginek ipuin eta nobeletan sarri bete izan duten funtzioagatik, hain zuzen ere. Eta honek emakume errealaren pareko bihurtzen du: emaztekiaren alde nahiz kontra mintzatzeko, ez bait da emaztekia bera izaten neurria, gizonezkoa baizik. Finean, ez da ahaztu behar, emakumearentzat eredugarri izateko sortu diren imajina guztiek bezala, Birjinarenak ere gizonkerian babestutako ideologia isladatzen duela.

"Emakume erreala" deitu dugun ereduaz diharduen lehenengo Eoema "Emazten fabore" da. Poema hau ere literatur tradizio zabal baten adierazgarri dugu. Labur csateko, emazteen aurkako literaturaren parean —Talaveraren Corbachoedo Torrellas-ek XV. mendean idatzitakoen ondoan— sortu ziren emakumeen defentsoreak. Horrela, Diego de Valeraren Defensade lasvirtuosas mujeres edo Alvaro de Lunaren Libro de las virtuosas e claras mugeres. Horiek bczala, La mauvaise femme anonimoa edo Jean de Meun nahiz Matheolus-en lanak Claude Bouton-en Miroir des damesekin erkatzen baditugu, lehenengo irakurketan ikusten ditugu ezberdintasunak. Nagusia, hau da: lehen etsai ziren emazteez, gizonak galbidera zeramatzatenez, ez da ia txarkeriarik esaten.

Alde nahiz aurka, behin eta berriz Biblia hartzen da oinarri, errealitatea jeneralizatze eta salbuespenen berri emateko utziz.  Etxeparek ez dio kasu honetan Bibliari apenas heltzen; eta "Emazten fabore" hasten denean, errealitateari atxekiago agertzen da, hala ere topikoz josiriko defentsan.

Atal honi hasiera emateko erabili ditudan hitzak "Emazten fabore" idatzi poemari buruzko iruzkin honekin osatzen dira:

" Aitzitik, bere olerkietatik onenetariko bat andcreak goratzeko idatzia duela. Etxepare hemen erabat errenazimenduaren seme dugu. Arrazoiak pilatzen ditu haien alde. Haiek eman digute sortzea, haiek edoskitzeko bularrak eskeini, haick zaintzcn gaituzte en gaudelarik, beraiek gabe etxea triste eta zikin bilakatzen da, gizonen aldean askoz zintzoago dira ezkontitza gordetzen, bakan dira tentatzaile. Jainko bera ere emakume batez maitemindu zen. Eta munduan ez dago emakume bat besoetan edukitzea baino gauza hobeagorik" (aip. ob., 35. or.).

Hitz horiekin aski da arrazonamendu eta burutazioaren nondik-norakoaz jabetzeko. Argudio hauek biziki hedatuak dira: Diego de San Pedrok Carcelde Amoren ematen dituen "20 razones porque los hombres son obligados a las mujeres"en artean daude edo Suero de Riberak "en defension de las donas"en pare-parekoak. Guzti hauek, beti ere, argi uzten dute emaztearen menpekotasuna, emazte bezala ez, baizik baliabide bezala goratzen aituzten neurrian.

"Emakume erreala" saileko poemetan multzorik nagusiena amodiozkoez osatua dugu. Horrelakoak ditugu 4.etik 12.a bitartekoak. Esan liteke, aurretik eredugarritzat erakutsiaren frogagarri edo gertatzen direla. Poema hauen artean ere bi azpisail egin genitzake.

Batean, poeta kexu da bere amoreari zor zaion erantzun-ezagatik. Kasu hauek baldintza ezberdinetan garatzen dira. Behin, esate baterako, dama "berzerena" delako, hots, ezkondua delako. Lirika gortesauetik abiatzen den literaturan, ezaguna da, gizonezkoak berak hautatzen zuen dama/señoraren zerbitzutan jartzen zuela bere burua. Hori agintzen zuten bederen, Aldea, bistan denez, hautatzeko posibilitatean zegoen. Morroiek ez bezala, poetek hauta zitzaketen eta hautatzen zituzten andereak, jabeak, Eta Etxeparek ere, nonbait, ez zuen era berean ikusten zerbitzuaren gunea emazte eta gizonezkoentzat, "Amorosen gaztiguya"n Mariaren aurrean berdintzen zituen andre-gizonak, aldiz, ez dira berdin mundueta amodio-kontutan. Honela dio bederen "Ezkonduien koplak" poeman:

"Iangoikoa, edetazu berzerena gogotik bera kaptiba da eta ni gathibu hargatik" (4,1-2). 42

Hots, poeta, "gathibu" denez, aska liteke, eta horretarako Jainkoaren laguntza duke; "kaptiba" dena, berriz, ez, emazte ezkondua delako. Kasu gehiagotan ere agertzen da poeta Jainkoari bere gogoa mutatzeko eskatzen. Behin, besteetan baino askoz klarkiago utziz, finean amodioa gaixotasuna dela, eta emazteki batek kausatu pena sendatzeko, ez dagoela beste emazteki batez aldatzea baino erremedio hoberik, Ertaroko tratadista orok zioenez

"Andre faltaz eniz hilen balinba ni lehena; oroz etsi behar dizit, non baitate hobena; heki ezin medra naite, bai gal neure arima; bategatik sarri niro diren oroz arnega" (12,53-56).

Trufatzen da, beraz, aurretik esan dituen hainbat gauzaz; hala nola, maite duena dela emaztekirik ederren nahiz jentilena; besteen ondoan artizarraren modura distiratzen duela; "gaizki penatzeko hain ederrik sortu" zela (5,9 edo antzera 6,13); beste oroz gainetik maite duela (9,49; 10,57-58.66.75-78); eta trufatzen da poetak bere amodio-minak adieraztcko esandako guztiez, hots: bere amodio- -irrikek jaso ez duten erantzunezaren ondoriotzat emandakoez.

Trufatze horrek, sail honetako poemetan agertzen den jokoa degisamendu- eta mozorrotze-jokoa dela suposatzera bultzatzen du. Eta horrekin, poetak kantatu dituen koitak, gaitzetsi duen leialtasunik eza, etab., agian kontrako zentzuan interpretatu beharko genituzke, ironia irabazle gertatuko litzatekeelarik. Argiago ikus liteke hau, baldin eta amodiozko poemetan aipatu bigarren azpisailarekin harremanetan jartzen baditugu.

Lehen azpisaileko poemetan poetaren koitak baziren nagusi, bigarren sail honetan poemek ez dute erakusten erantzunik ezaren ondorio lazgarria; azaltzen dutena, damaren aldetiko erantzunik ezaren edo erantzun txarraren argumentazioa da. Horrelakoak dira elkarrizketa moduan garatzen direnak, hots, sail honetako "Potaren galdatzia" (8), "Amorez errequeritzia" (9), "Amorosen dis- puta" (10) eta "Amore gogorraren despita" (12), eta, horiez gain, "Ordu gaitzareki horrat zakitzat" (11).

Kasu hauetan, gizonezkoa da beti errekeritzailea eta dama errefusatzailea. Arruntki, errefusatzeko emazteak ematen dituen arrazoiak erlijioso eta sozialak ohi dira, alegia, bere gogoari kanpotik ezarriak. Erlijiosoen artean, gorputzaren gutiziak Jainkoaren gogoko ez direlako, edo burutuak direnean, damutua delako; besteetan, poetak eskatu bezala harremanak sekretuak izanagatik ere, ezagutuko balira, famaren kaltctan gertatuko liratekeelako (10;ll,13); damaren ahotan jartzen dira gizartearen hesiak, askoz espazio gutxiago eskaintzen ziolako emazteari, ezbairik gabe. Gi- zonezkoari, poetari kasu hauetan, ez zaizkio asko axola kastotasu- na eta fama; eta bi bider, behin bestean baino inplizituago, agertzen da bortxaketa eta bortxaketa-mehatxua. Agian, amodiozko poema hauetan goratzen den emaztekiak maitagarri duen bakarra gorputza delako.

Egituraketa honek batasun ideologikoa ematen die emazteen ltxuratze ezberdinei. "Amorosen gaztiguya"n Etxeparck, bera ere gizon lzaki, haragizko bekatuaz zaletua, amodio gizatiarraren faltsukeriaz dihardu, Andredena Mariaren amodioaren aldera mutatzeko, lehen aipatu argudioez; eta hauek, Etxepareren testigantzaz, errealitatean itsatsiak gertatzen dira, amodiozkoen artean egin dugun lehen azpisaileko poemetan; gizonak ez du haragizko amodiora jo behar, zuhurtasuna galtzen duelako eta, eroaren eroaz, damen leialtasumk ezaz ezin jabe daitekeelako; hau da funtsezko argudioa, gizonezkoarentzat.

Emazteek, berriz, ez dute gizonezkoez fido izan behar: hauek bere gorputzaren gutiziak bultzatuak direlako, eta, behin horretara makurtunk, ohorea galtzen dutelako. Horrek bereizten du argudioen bidea.

Interpretazioa honetan hersten bada, egiatzat har genezake Garatek zioena; hau da, Etxeparek ez zuela hitz txarrik esan emakumeen aurka.

Ikuspegi honekin, berriro amodio on eta txarraren kontrajartzen arituko ginateke. Horrelakoetan, ordea, arruntki emaztea kontseilatzera jo ohi da. Finean, Etxeparerekin hainbestetan erkatzen den Juan Ruiz-ek ere emazteei esplizitatzen die aldea:

"Assi, señoras dueñas, entended el romance guardatvos de amor loco, non vos prenda nin alcance; abrit vuestras orejas; el coraçon se lance en amor de Dios limpio; loco amor non le trance" (940).

Liburua progresiboki antolatua dagoela onartzen badugu, ironia eta paradoxazkoak lzanik azken poemak, eta hauetan gizonezkoaren engainatzaile-papera nagusi gertatzen delarik, argi dago intentzionalitatea.

Helburu moral hau ez da, ordea, emakumeei bakarrik zuzendua. Birjinaren aurrean, andre eta gizonei eskatzen die damutzeko; baita, hurrengo poemetan, ikusi denez, arrazoi ezberdinez kontseilatu ere. Hor dugu "Emazteen fabore" poema, zeinen helburua ez den emakumearen egoerari justizia egitea. Izan ere, poema hau, Suero de Riberarena bezalaxe, ez da emakumezkoei zuzendua, gizonezkoei baizik; eta zertarako, eta ikus erazteko, emazteetatik, daudenean daudela, jasotzen dituztela abantailak.

Besterik gabe hori esateak gehiegizko lirudike. Hala ere, amo- diozko poemetan estimagarri jotzen eta goraipatzen den emakume bakarra, bere edertasuna froga dezakeena da (jentiltasuna zehazteke dugu). Kontutan hartzekoa da hau, zeren emazteen faboretan idatzi poeman, emakumea gizonarekiko harreman orotan agcrtzen bait da (ama, emazte), eta ez da sekula amodioari buruz mintzo; antzeko zerbait adieraziko zukeen bakarra, kopla ezagun honetakoa da:

"Munduian ezta gauzarik hain eder ez plazentik nola emaztia gizonaren petik buluzkorririk; beso biak zabaldurik dago errendaturik, gizonorrek dagiela harzaz nahi duienik" (3,55-58).

Amodiozko poema hauetan, bada, lkus litezke aipatu lronia eta trufa-jokoak; hitzez hitzeko lrakurketa batean, ez genezake esan emakumea gaizkiegi paratua geratzen denik; askoz gutxiago, literatura misoginoarekin erkatuz. Hala ere, azalpen honetan agertu zaigunez, emakumeak ez dira berez estimagarri gertatzen, eta ezin esan emakumearen alde ipini kopletan justiziarik egin denik.

Alabaina, gainbegira dezagun liburuaren egituraketa. Honek helburu moralez idatziriko poemen aztarren asko ematen dizkigu. P. Altunak 13,14 eta 15 zenbakiez izendatuak kanpoan utzirik, badirudi hiru sail egin genitzakeela poemen artean: 1) Sarrera erlijioso eta deboziozkoa: P. Altunak 1zenbakiaren jarraian ipinitako poemak oro. Hurrengo sailarekin mugaide eta bitartekan, "Amorosen gaztiguya" (2). 2) Amodioa zertan den gaitzesgarn adierazi ondoren —agian inor emaztekiaren deabrukeriaz eta lizunkeriaren aitzakiaz profita ez dadin—, "Emazten Fabore" (3) poema. 3) Gainerako poemak, bi sailetan bana genitzakeenak: gizonezkoei zuzenduak (inplizituki), eta hauetan amodioa errefusatzeko literaturak arruntki erabili dituen argudioak darabiltza (aldakortasuna, amodioaren erotasuna...); eta emazteei zuzenduak, gizonezkoen faltsukeria aldarrikatzen dutenak. Hauek 8.etik 12,a bitartekoak lirateke.

Horrela, esan genezake, Etxepareren hitza ez dela emakumearen aldekoa, nahiz eta berea ez izan literatura misoginoa. Amodio  benetakora, zilegira bukzatzeko, argudio ezberdinak eman zituen emakume eta gizonezkoentzat.

Batasun ideologikoren bat onartu ezcan, itsusiagotu egiten da panorama; Birjinaren aurrean gauza bera eskatzen duten andre-gizonek funtzio ezberdinak dituzte amodioan; ez dira berdin (poetak orain "berdi" gara esaten badu, lehen ez zirelako da); emaztea —Birjina bera ere bai— beste zerbaitetarako baliagarri gertatzen da: bitan emaztea bortxagarri suertatzen da... Hala ere, liburuaren azterketa osoago batek du guzti honen giltzarria.

2. Oihenart: Maitalea eta emaztea, bi itxura

Aspaldi batean, Oihenarten lanetan topatutako emakumeei buruz lanean hasi nintzenean, konturatu nintzen, bere eritzi eta deskribapenek, aldakorrak izanik, bazutela funtsik, edo, beste nolabait esateko, koherentziaz —ez emeon koherentziaz, noski— esplika zitezkeela. Nire esparrua amodiozko poemena izaki, esplikatzekotan errefrau-bildumara ere jo beharra izan nuen.

Hasteko, lot gakizkien amodiozko poemetan agertzen diren emaztekiei. Hauek, lehen begirada batean, bizitzan botere eta indar handiko elementu dirudite. Denborak, poetak ezagutu dituenez geroztik, muga jakina du: ezagutu aurretikoa eta ondorena, ikuspegi horrek poetaren bizitza bitan banatzen duelarik. Dama ezagutu ondokoa ez da, hala ere, zoriontasun handikoa poetarentzat, hau, damaren otsein izan nahi duen arren, ez bait da aintzakotzat hartua. Izan ere, literatura gortesauaren legeetan idatzi poema hauetan, konkistatu beharreko objektua bait da dama, eta, horrexegatik, helburua lortzeko poetak dukeen ctsairik gogorrena.

Oihenarten amodio-poema gehienak lorpen horretara bideratuak dira; kexuka ia gehienetan, damaren bihotz-gogortasunaren kariaz, eta eztitasun nahiz abegi onaren eske. Honek argitzen du, beraz, azkenean emaztekiaren ikuspegi baikorra; gogorra da dama, baina poeta ezin zaio zorrotzegi mintzatu, baldin eta ez badu nahi damak sekulako errefusa dezan. Poetak, idazteko garaian, helburu bat izaten du: damaren deskribapen eta laudorioa eginez (gutxitan) nahiz bihotz-gogortasunaz kexatuz, hurbiltasuna lortzea.

Horrexegatik, poema bera bitarteko gertatzen delako, damaren denbora etorkizuna ohi da, ia salbuespenik gabe. Oihenartek desditxaren poema zorigaiztokoak idazten dituelako sufrimenduaren azken muturrean, heriotzaren mugan —agi denez—, etorkizunean mereziko eta espero duen dama amestuaren maitasunaren eta horrekin bizi ahal izatearen zain.

Eskabide artean lausengatzen du Oihenartek dama eta laudatzen; eta laudagarri dena, esan gabe doa, edertasun fisikoa da: gorputz osoaren luzekara edo xuxentasuna, batzuetan; besteetan, gorputz-atalen baten deskribapen konparatzailea: horrela, beso, esku, behatz, bizkar, gerri, bular, oinak aipatzen ditu, eta aurpegiera batipat.

"Ugatz gogor, lar-txuri Leunez balous'iduri; Mokoetan tcartaturik Koralez bi mohuri (XIII,69-72)

"Eskua txuri, nola Arraultze berri eruna" (XI1,39-4O)

"Kristalez du belarra Sudurr'oro zilarra, Maselak txuri-gorri, Perla hutsez bidarra Ezpaincan badirudi Dcla Koral-ixuri Hortzak, lepo, bulharra Elurra bezain txuri" (XII,29-36).

Damaren izaerak sortzen duen laudorio-andanari erreparatuz, perfekzio fisikoari eskainitako lerro-kopuruarekin erkatzen badugu, ez du alderdi pertsonal honek garrantzi handirik. Laudatzen ditu "arrai miratzea" (XII,6-14) eta "eme mintzatzea" (XIII,45- 48). Hori, ordea, bi poematan besterik ez da agertzen.

Batezbesteko, esan daiteke, dama laudatzeko ematen diren zioak perfekzio fisikoari lotuak dira, nagusiki; aipatzen dituen bertuteen artean —jakinduriarena salbu— maite-kantuetan topiko egin den emakumeari dagozkionak daude (haboro diskret eta zerbitzari izatea); esan zitekeen nolabaiteko aurrerapausorik bazela emakumeekiko aburuetan, laudatzerakoan emakumearen zerbitzuko izateak halako garrantzirik ez bait du. Ikuspegi liberalago baten aurrean ere egon gintezkeela esan liteke, agian.

Baina poema guzti hauen ondoan, hor dugu Joanaren betegintzarretan egina. Joana hil eta kexu bizian idatzia. Estilo aldetik ezin erka liteke amodiozkoekin; baina, gaiari helduz, azpimarratu beharrekoa da, ez duela behin bakarrik ere edertasunaren aipamenik egiten — hil-kexua lekurik aproposena izan gabe ere. Are gehiago, emaztea goratzeko darabiltzan argudioak Etxeparek "Emazteen faboretan" esanak dira: Oihenart gaixo zelarik, hark sendatzen zuela; nekaturik zenean, hura zela sosegu...

Bi portaera-mota aurkitzen ditugu, bada: batetik, amodiozko poemetan, laudorioa ez da damaren "zerbitzagarritasun"ean oinarritzen, hots: ez dihardu, Etxeparerenetan bezala, emakumearen betekizunak gizonari zein errentagarri zaizkion aztertzen; beste- tik, ordea, ikuspegi honetan bakarrik oinarritzen da emaztea hilik duenean.

Non dago aldaketa honen zioa? Estilo ezberdinen adierazpideetan edota ideologia bateratzaile batean? Oihenartek bildutako errefrauek lagun lezakete erantzuten.

Arriskutsua da Oihenarten poemak eta bere errefrau-biltzaile/itzultzaile lana erkatzea eta ondorioak hedatzea. Horrela gertatu ohi da sorlan eta biltze-lanak identifikatzean. Eragozpen hau kontutan izanik ere, ezin ahantzi, batetik, biltze- eta hautalanean sub- jektibotasunak zer-nolako garrantzia duen; eta, bestetik, Oihenart bera baliatu izan dela errefrau batzuez bere sorlanetarako (V,47-48an 592, errefraua agertzen da eta VI,7-8an 195 eta 551,ak).

Errefrau-bilduma orotan bereizi behar dira biltzailea (kasu honetan Oihenart) eta biltzaile honek izan ditzakeen helburu nahiz igorkizun-hartzaile bereziak, eta errefrauen sujektu, helburu eta hartzaileak, Bi dira, ez bat. Ados egon daitezke, ala ez. Oihenartek zenbait ohar jartzen dizkie esaerei, edo argitu egiten ditu, irakurleari ulergaitz samar gerta lekizkiokeelako ustetan.

Aztergaitzat hartutako errefrauetan, hots, emakumeaz eta amodio-munduaz (amodioa zentzurik zabalenean hartuz, aurrikuspegi gabe) dihardutenetan ere, biak bereizirik daudela sinetsi behar hipotesi gisa. Elkartu behar direnentz, sorlanarekin crkatuz eta zenbait iruzkinen bidez jakin liteke. Erkagarri izan daitezen, ez naiz mintzamko emakumea amaren, alabaren nahiz arrebaren funtzioetan ikusten den kasuez, familia naturalaz kanpo dagoen emakumeaz baizik. Kasu hauetan, errefrau-esale eta -entzule hipotekikoak gizonezkoak dira, hauen bidez kontseiluren bat eman nahi denean; eta, kontseilua ez, baizik gertatzen denaren berri ematen denean, ez dago argi zein den entzulea, definizio-itxura hartzen duelako; definizio- edo baieztapen-itxura, egia esan.

Errefrauetan agertzen den emaztekiari so eginik, ez da erraz jakiten zein den eredugarri, ematen diren ezaugarri guztiak "ezezkor" legez agertzen bait dira. Kasualitatez ala funtsezko arrazoi baten kariaz gertatzen den jakitea, eztabaidagarri izan liteke; baina beste errefrau-bilduma batzuetan gertatzen denari begiratuz, tradizio misogino zabalagoan kokatu behar da, eta, honek erakusten duenez, emakumea ez daiteke berez on izan.

Emakumea gaiztoa delako edo gaitzaren eta gizonen bitartekoa, emakumeaz oro har ari diren errefrauak gizonek andreengatik jasaten dituztenez oharterazteko dira, emakumeetarik begiratzeko.

Emakumeak —beste "plazer"en pareko— galbidean jartzen du gizonezkoa 525. errefrauean:

"Jocoac, cmasteac, et'arno onac, dostazcs, galzen tuste guisonac".

Emazteaz ez da laudorio asko entzuten; salbu eta kasu batean, eta orduan, langile delako:

"Irunes oihaldun da gur'andrea, es alfcr egones" (281).

Ezkontidea ez den edozein emazteri, berriz, edertasuna eskatzen zaio (ik. 350 eta 351). Eta honekin, ezkontzatik at dauden harremanen alorrean sartzen gara. Ez edertasun fisikoa edertasun etikoaren erakusle delako. Behin baino gehiagotan aipatzen da horrelakorik:

"Eder, ahuer" (122).

"Ederrcguia itsusgarri" (571).

"Edertasuna, iraute gutitaco onharsuna" (572).

"Esta deuscai edertasuna, lagun cspadu ontarsuna" (592).

Baina ezkontide ez dena bere betekizun sexualera mugatzen da. Ez du gizonarentzat beste baliorik. Bestelakorik duenean (esate baterako, neskame denean), ez da berarekin harremanak izatea komeni, ongi zerbitza dezan: "Eure guelaria es potikeia, hant estaquia aleguia hura andregueia" (168). Gainerakoak ezkontza-garaian eskatuko zaizkio, eta orduan edertasun fisikoa bigarren mailako gertatzen da: hain zuzen ere, horri gizon askok erreparatua izateagatik, beste batzuen "eskuetan eroria" izateko posibilitateagatik, eta ezkontzak edertasunak baino gehiago iraun behar duelako.

Ezkontzaren muga ezarririk, amodioa ulergaitz gertatzen da.

Hau da errefrauek diotena. Eta Oihenartek, zer? Bistan da bien artean dagoen aldea: errefrauak emazteki guztiez mintzo dira, adiemaztekia jenerotzat hartu eta gizonari bere burua nola gorde aditzera emateko. Gizonarekiko harremanen arabera bereizten dituzte atsotitzek emaztekiak: ohaide, emaztegai, ezkontide, puta, alargun; eta hauei buruzko eritziak ematen — ez oso baikorrak, ageri denez.

Oihenarten poesiek ez.dihardute, ordea, emazteen gainean, emaztearen gainean baizik. Esan liteke, bada, orokorrctik, multzotik bakarrera iristean, aukera egin dela eta ia ez dela poemetan beste emazteekiko eritzirik agertzen, ez bada ahaztu dituela edo gogora ditzakeela esateko (1,3-4; 2,78-80; 4,1; 5,1; 15,1-5; 23,8-13; 25,1-6). Beste emaztekiak, poeta eta damaren arteko harremanak gauzatutzat eman ondoren, gizonaren ikusmiratik at geratzen dira poemetan.

Ezberdintasun honek garrantzi handia du, Hautatzeak erizpide-aldaketa dakar. Zerk eragin lezake emaztekiez gaizki esaka ari litekeena, emaztekiaz gauza ederrak esatera bultzatzea? "Gizona"- ren urguiluak. Besteak nolanahiko direlarik, poetak maite duena ez da horrelako. Esplizitazio hau ez da azalean kausitzen Oihenarten poemetan, baina, oro har, amodiozko literaturan sakoneko egitura dela esan liteke (Erka liteke, agian, Etxepareren "Emaztekien fabo- re"rekin, eta are gehiago, Torrellas-en "De las calidades de las donas", edo Claude Bouton-cn "Eloge des femmes" edo Bocaccior-en De claris mulieribus-ekin. Baita "Hil-kexva"n inplizitatzen dcn emakume "gaiztoa"ren kontraereduarekin ere).

Beste arrazoirik ere bada. Izan ere, atsotitz eta poemen testuetan esanak bereizteak beste gabe eraman gaitzake Oihenarten sorlana bere biltzaile-lana gainditzen duen pentsamendu aurrcrakoia- goaren mailan jartzera. Testuetan ezin klarki justifika daitekeen batasun-ezak (horretarako ondo zehaztu behar da "Hil-kexva"ren azterketan "dama ona"ren irudia zeinen gainean altxatzen den) ez du bitasuna ziurtatzen; eta batasuna justifikatzea arriskutsua izanik, are zailago deritzot gaindiketaren oinarritzeari, amodiozko nahiz fikziozko artean anitzetan kausitzen bait da, esplizituki zein inplizituki, aipatu bikoiztasuna, hots: emakumeak oro dira maltzur, baina nola Birjina izan bait zen Jainkoak zerbaitetarako bereizia, nola Sara izan bait zen Jainkoak espreski hautatua, hala poeta bakoitzaren dama ere. Oihenarten kasuan, azalean, honelakorik ez kausitzeak ezin eraman gaitzake, besterik gabe, bikoiztasuna gainditu duela frogatzera; eta beste mota bateko sorlana bada ere, kontutan hartu behar da hautatzcak nolabaiteko onespena suposatzen duela.

Ezin ahantzi, bestalde, amodio-poema hauek deierazkoak direna. Esan nahi bait da, ez direla poetaren kontsolaziorako eginak, gehienetan, damaren "faboreak" lortzeko baizik; eta aski txoroa zatekeen poeta, deskuidoan emaztekiez esameska hasi balitz. Egin kontu, gainera, desafio-kutsua duten poemetan agertzen direla ezaugarri ezezkorrenak, poeta ia etsita dagoenean. Hitz bitan esateko, poemen artean "emaztekia"ren alderdi baiezkorren kausitzeak bi zio izan ditzake: a) ez dela emaztekiez ari, emazteaz baizik, eta txatxurik maitatzea desohoragarri zukeela; b) emazteki hori "konkistatu" egin nahi duela.

3. Orixeren emakume eredugarria, Tx. Agirrerenarekin erkatua

Euskaldunak hitz-lauez egindako liburua ez izan arren, aurretik aipatu liburuen artetik bereizgarri gertatzen da: amodioa ez bait da, batetik, gai nagusia, eta, bestetik, Euskal Herri eredugarria asmatzen saiatzen delako. Euskal Herria bera da protagonista nagusi; ez, ordea, Euskal Herri soziologikoa, kantu epikoari dagokionez. Hori dela eta, Euskaldunak honetan ezin dugu kausitu emakumearen bizimoduaren berririk; topatzen duguna, garai bateko seme den poetak emakumeari emandako lekua da. Ezin ahantzi, bestalde, epika beti ere gizon apartekoaren jeneroa izan dela. Orixek, aldiz, gizon apartaren goraipamena ez, baizik herriaren egunerokoa du kantagai. Herri osoarena, esan liteke, baina nagusiki gizonezkoena; emakumea, kantu epikoetan baino presentzia handiagoa duen arren, beti lorrean kausitzen bait da.

Nikolas Ormaetxearen Euskal Herria baserritarra zen, eta baita emakume eredugarria ere; testuinguru honek sortzen dituen harremanetan aztertu beharko dugu, lehenengo, emakumearen deskribapenari so egin aurretik.

Liburua baserritarrek elkartzeko dituzten ospakizun eta auzo- lanez baliatzen da nagusiki, emaztearen aurkezpenetan; horrela, eliz funtzioak, ezteiak, jaiak, arta zuriketak, etab.

Gainera, familia edo arnodioarekin loturiko harremanetan kausitzen ditugu andreak beti ere. Finean, emakumea gizon hartzaile- -emaileekiko harremanen arabera bereizten da: alaba, emaztea, emaztegaia, alarguna, serora... eta ez, gizonen antzera, ofizioen  arabera. Hain zuzen ere, emakumearen eginkizun nagusia gizonaren zerbitzari izatea delako.

Baserritik at, aurrez aipatu ospakizun eta zereginetan ikusten dugu ia beti emakumczkoa. Gazteen arteko harremanetan, erromeria da topaleku nagusia; beraz, plaza agerikoa, toki publikoa, pribatutasunik ez duena. Neska, etxetik kanpo ere, gorderik gertatzen da honelakoetan; erromerian hcrri osoaren begiak izaten bait dira begirale eta zaindari. Bikotea jendaurrean dugu beti; jendaurrean lehenengo hitz eta dantzak... Erromerietan ezezik, baserrietan ere egiten dute dantza (baserri-sukaldean, arta zuriketan...); orduan, familiaren esparruan dira, eta ez da "bikote" -hautaketarik gertatzen, horrela Iztuetak —eta suposatzekoa da Orixek ere baietz— dantza lotuari egotzi kritiketarik libro ziratekeelarik deskribapenak:

"Gaureo eguncco emacumeren gueienac eman dute erbestcco dantza mota gabaz guela ichieun eguiten-diradenetara, bcren jaioterricoac issecaturik, eta urruñaturic; ez bestegatik ez bada, toki-ichi-ayetan zirn gueyaco guizo- nezcoac cguitcn diezatelaco; baña guziaz ere ez det ustc, naitasun bero 4 sutsuagoarekin maitatuac diradela oec, nola izan oiziraden, lenagocoac" .

Behin bakarrik agertzen dira gure protagonistak bakarrik: gaztain-biltzen, Bestalde, kontutan hartzekoa da neska-laguntzenk ez dela behin ere gertatzen liburuan zehar: Ormaetxeak kritikagarri zeritzolako, apika.

"Amodio"-harremanak —emakumeak dituen bakarrak— mutilak hasten ditu; dantza bidez arruntki, Tx. Agirreren Kresala-n bezalaxe; bestalde, errealitatean legez. Mutila da beti hitza edo apustu antzera egituratzen dira . Emakumeei dagokiena, baietza ematea da. Pentsatu nahi genuke, bere esku duela baietza nahiz ezetza ematea; baina apenas hori ere, zeren sentipen kolektiboak gaitzetsi egiten bait du joera hori; gogoan ditut Iztuetak dantzara atera nahi ez duten emakumcez esandakoak. Orixeren pertsonaiak ere ondo asko lotzen zaizkio erakursi honi:

"Esku-atsegiña da ta atera da neska, begiak apal ditu Gorriren oinera" (543-S44) "Itz-goxoz laguntzen du Gorntxok Garazi; onek, esker onean, ez ukatzcn irri" (555-556),

Aurreko testuek ondo erakusten digute esandakoa: Garazik Mikel maite badu ere, "esku-atsegina" delako, "esker on"ez Gorrirekin dantza egiten du, eta, gainera, ez dio aurpegi txarrik jartzen; horretarako nagusi gertatzen dena ez da Gorrirekiko senti- eginkizuna duena. Azurmendik dioen bezala, harreman hauek  mendua, gizonekiko errespetua baizik. Emakumearen lsiltasun eta apaltasunak ezin du besterik burutu.

Tx. Agirreren Kresala eta Garoaliburuetan, neska-mutilek ez dute hartarainoko eragozpenik elkarrekin komunikatzeko. Are gehiago, Kresala-n Mañasi da Anjeli amodioa aitortzen diona —Anjelek abilezia berezink ez duelako, agian—, gero damutzen bada ere. Orixe eta Tx. Agirreren ideologia berbera izanik ere, honek erreahtatea askoz gertuagotik bizi erazten duelako bere nobeletan; Orixek baino zentsura gutxiago ipintzen duelako. Horrexegatik, hain zuzen ere, pentsaezina gertatzen da Onxeren pertsonaiaren ahotan Odolkik esandakoak entzutea: "Tira, nik alkondara garbitzeko ta prakak arabakitzeko norbait bear det" (Dena den, ezin pentsa daiteke horrelakorik pertsonaia nagusien ahotan, hauek eredugarri direnez). Ezkontza-kontuetan ere gurasoen zeresana askoz neurtuago agertzen da Euskaldunak liburuan, ezen ez Ana Josepa batena Garoa-n.

Hala ere, ezkontzen ez den emakumearekiko eritziek bide berak hartzen dituzte egile batarengan nahiz bestearengan. Ezkongabea serora edo monja bada, onetsiagoa da. Ezagunak dira Garoa-n Malentxuk jasotzen dituen laudonoak; berak markatzen du Joanesen segida, eta hura adina goratzen da.

Neskazaharrekin, aldiz, kontrakoa gertatzen da. Erizten ohi zaio, ezkontzen ez dena, nahi ez duelako ez dela ezkontzen, handikenaz edo ez dela ezkondu, eta bere eginbeharra hutsegin duela; agian, gizonen artean gustuak adina mdar zuelako beharrak. Honela agertzen da Garoa-n:

"Beste batzuk, andiki zaleak, beren buruari askotxo dentzoenak, eder ustean itxutuak edo azpilduraz josiak, ezkontzeko asmoetan biziarren, geiegi nai zutelako, batere gabe gelditu diranak. Oñezkorik nai ez, zaldizkorik etorri ez" .

Beste hainbeste esaten da Euskaldunak liburuan:

"Biko-egiten, aurrera bero diardute; neskazar uste-galduak orain billa dute. An danik ilor ez bedi uztarkide-gabe. An asmatu guziak egi balirade" (333-336.

Giza harremanetan ikus zitekeen neurri batean, Orixek ez duela gailendu Etxeparek edo Oihenartek erakutsi emakume-eredua, nahiz eta bereak ez lzan hitz garratzak, arruntki. Giza harremanetan topa zitekeen hierarkizazioak emakumearen ikuspegia erabat biltzen du.

Horrela gertatzen da emakumearen deskribapenarekin. Euskaldunak baliagarriago gertatzen da emakumeaz oro har hitz egitean egin litezkeen mailak frogatzeko, aurretik aipatu bi liburuak baino. Izan ere, Oihenart eta Etxepare maite edo gaitzesten zen emaztekiari lotuegiak bait ziren, besteez zer pentsatzen zuten igartzeko. Azterketa honekin, lehen esandakoak indartuago geratuko dira.

Oro har, idazleak kategorizazio eta hierarkizazio ezagun baten arabera deskribatzen ditu emakumeak. Alde batetik, beste guztientzat eredugarri izan behar duen emakumea: Garazi, kasu honetan; bestetik, gainerakoak. Hauen artean, batzuk arruntak dira, eta beste batzuk, guztiz ereduaren kontrakoak.

Lot gakizkion Garaziren deskribapenari. Pertsonaia hau Mikelek egin deskribapenaren bidez ezagutzen dugu, hogeitamar ahapalditan dcskribatzen duelarik eta goratzen. Azurmendiren ustetan, bera izan da, Oihenartekin batera, emakume-deskribapenik onena egin duena. Alde nabarmenik bada, ordea, bien artean. Oihenartek bere dama deskribatzen zuenean —aipatu dugun "Hil- -kexva" salbu—, edertasun fisikoari lotzen zitzaion, kasik osoro. Aldiz, Garaziren edertasuna ez da bere gorpuzkeran bakarrik neurtzen, gorputzaren ederrak bere oreka du arimaren ederrean.

Pertsonaia nagusiak derrigor izan behar zuen eder, eta hori topiko bilakatu den tradizio baten arabera neur liteke, agian. Baliatzen da Orixe, bai, kopla zaharretako teknikaz eta imajinez; baina ez kopla zaharretan eta ez Oihenarten bertsoetan ezin suma litekeen anma-edertasuna kantatu beharrean gertatzen da. Ezin ukatu sentsualtasun handiz deskribatzen direnik; baina, agian, sentsualtasun hori, erotismoa, ikusi ezinak sortzcn duen irudimenetik jaiotakoa liteke. Horrela, bularrak edo zango nahiz besoak aipatzean, behin baino gehiagotan azpimarratzen da, ez dela ikusitakoaren deskribapena, igarritakoarena baizik, horrela Garaziren garbitasuna eta zintzotasuna ondo zehaztua utziz:

Itza zillegi bedi; galtzarrez
neska au ez da Uitziko;
ez ditu serail, ez ditu tontor,
gorderik dauzka lotsaro.
Iduri dute gazur-pertzean
ler-berri diran maskulo; e
uri-ondoko eguzki-zizak
eguna bete ez duteño.

 

Labainak ditu meakak, baiña
saskittoa tinkatzeko
naiko nabari. Nekez ikusi
ditiot beso ta zango.
Uretan iñoiz luze, biribil,
oiala baiño zurigo; zenbaitez ere belarrekoan
larrak odolduta gero (497-512).

Bestalde, Garaziren ahoa, begiak edo mintzoa aipatzen direnean, ez da bakarrik begien deskribapena edo egiteko, baizik eta bere begiradan edo hizketan erakusten dituen apaltasun eta umiltasuna azpimarratzeko. Zentzu honetan, aurrean aipatu zintzotasunak berak badirudi isiltasuna eskatzen duela; eta Mikelek, horretaz ihardutean, ez du deskribapenik egiten; galdetu egiten du: "Aren mintzoa zein biguin ote / Oso bakan zaigu mintzo" (515-6). Zer esanik ez begiradaz ari denean:

Begiak beti bereganantza
goizean Jauna artu bailu,
ta Aren oroitzak biotz-erdian
auznar egiñez balirau.
Itzalkera bat —ez dakit zer dan—
begi bekokietan du:
munduan iñoiz agertu bada,
Garazi bai dala aingeru! (521-528).

Garaziren apaltasuna, umiltasuna, lotsati izatea, elizkoitasuna nabarmentzen aira zati honetan: azterketa moral horretan, emakumeari, onetsia izateko, betidanik egotzi eta ezarri zaizkion ezaugarriak dauzkagu, Garazik, Ama Birjinaz egin deskribapenetan azaltzen diren ezaugarriak erakusten ditu; gainerako emazteetatik bereizteko moduan eta eredugarri gertatzeko moduan deskribatzen zaigularik, finean. Mikelek aipatzen duen eredu horretan laudatu kualitateak ez dira euskaldun onei eskatuak bakarrik; emakume euskaldunak, gainera, apal izan behar du.

Txomin Agirreren nobelekin erkatzean, berriz ere emakumeak bitan banatuak agertzen dira, nahiz eta ereduaren kontrakoetan atzerritarraren ezaugarria ere sartu. Horrela, Garoa-n Malen da emakume eredugarria, serora doalako; halaber, Paula eta Mikela, bere emakumetasun-funtzioa ongi betetzen dutelako. Hauen deskribapena egiterakoan, ugari dira esanahi etikoa duten kalifikatzaileak:

"Malentxok etzcukan geiegizko gauzarik, ez gorputzean, ez animan. Esakeran tolesgabea, ibilkeran adjutua, begirunean samurra; esnea bezin zuria, olioa bezin leuna, eztia bezin gozoa; garbia, txukuna, liraiña, burutsua, ona ta ederra beste on ta ederrik iñon bazan, aingeru bat zirudian ta aingerutzat zeukaten, etxekoak, ezagunak eta errkarrak" (121. or.)- "Paula, Malentxo aiña ezarren, oso zan emakume itxurazkoa ta maitagarria. Andi ta guri samarra, yayoa, otzana, langillea ta begiratua, amaikak artuko zukean pozik emazretzat, berak nai izan ezkero" (145. or.). "Gure Mikalla,., Oso da ona, etxekoia ta maratza... eztago bera bezelako beste bat Uribarnn" (46. or.).

Gauza bera gertatzen da Kresala-n Mañasirekin. Esan liteke, bada, emakumeen deskribapenetan konstante suertatzen dela hori. Era berean, eredugarritzat hartu den emakumearen kontrairudiaren deskribapena ere topikoa ohi da. Normalean, deskribapen fisikoarekin batera, kalifikazio txarrak ematen dira hauetaz:

Beste Epistola ba dute —onekin azkenak— gizonen gakzizenik ez; bai, orde, neskenak. Arta-zuriketakoan asma ziran denak. Gezur diran eztakit; or bakoitzarenak:

"Mami-jaleak dira Errazkingoak,
Zapata orpo-makurrak, Albisnkoak.
Gazurontzi zikiñak, Baraibarkoak.
Sardiña-jantzaleak, Iribnskoak.
Saskigille-kumeak dira Allikoak.
Baba-txior-jakak dira Aztizkoak.
Beti enbotto dira Oderizkoak.
Gona naburtxoakin or Madozkoak.
Neskatxa beltxeranak or Mugirokoak.
Oei dagozkienak or Arrnitzkoak.
Galtza-gorriak dira Aldazkoak.
Gona petral-luzeak, Etxarrikoak.
Neskatxa luzituak, Lekunbemkoak.
Titi-aundiak dira Uitzikoak.
Beti amorez daude Gorritikoak.
Beti-alargun dira Azpirozkoak.
Lezaetan dago kaxkail-erria.
Antxen akabatzen da kanta guzia" (413 eta hur.).

Eredugarria ez den emakumeaz, ikusi denez, gauza asko esan liteke; finean, eredugarri gertatzen dena delako salbuespen. Orixek garrazkien deskribatzen dituenak, neskazaharrak ("Golde- -mutur", "Mikaela-Borda" izenen despertsonalizaziotik hastea besterik ez dugu) eta sorginak dira. Neskazaharrak ez dira kasualitatez ere eder, lehen aipatu arrazoi soziologikoen isladaz: gehiegi jaten dute, fisikoki baldarrak dira, eta horrek utzikeria morala ere erakusten du.

Ortzak zorrotzik, su-atzean da
Mikela-Borda baldana.
Amaika baba ta artopil bero
ango sukaldean jana.
Etxeko andre zabalak ba du
zabala bear-izana:
otordu batez errez jan leza
lau egunetako lana (713-720).

 

 

Okotzaundia, begi-ezkela,
galbaia aiñeko ezpaiña;
ortzez ederra, agoz betea,
gaiñez dario mingaiña.
Oiñak igesi, besoak zintzil,
koloka du bizkar-gaiña;
ipurdia, aldiz, galdu-eincan:
orra neskazar liraiña (729-736).

Sorginak ere nabarmenki gutxiesten dira; hain zuzen, eredua- ren aurka agertzen direlako: autonomo, ez gizonaren menpean, eta, batipat, emakume sexualizatuak direlako:

"Atso lizunok pekatu aundi
—ez baitut nik aipatuko—:
aur gaizta-ezak eiten zituten
aldare beltz artan lepo" (246-249).

 

Antzera gertatzen da Garoaeta Kresala-n ere ereduaz kanpoko emakumeekin. Garoa-n Dionisia dugu, emakume atzerritarra, Kresala-n Tramana eta Brix. Dionisiarena bakarrik aipatuko dut, luzeraren beldur.

"Galizitar emakumea etzan ez eder, ez garbi, ez aberats. Naikeriak edertzen ditu gauza itxusiak... Dionisiak, paparrean ezartzen zaigun musker baten antzera eutsi zion senargaiari, ta etzion utziko zazpi errietako kanpaiak jota ere. (115-116. or.).

Funtsean, ikus liteke, Tx. Agirre eta Orixek emakumezkoak estimatzeko zituzten ereduak eta Etxeparek emazteen fabore idazteko edo Oihenartek bere emaztea laudatzeko emanak, ardatz ideologiko beretik sortzen direla, eta ikuspegi horrek iraun duela eta dirauela gure egunetan. Menpeko den neurrian gertatzen da emakumezkoa estimagarri: ohaide nahiz neskame legez; ez, ordea, pertsona legez: berez balio handirik ez, eta sor lezakeen probetxuagatik estimatzekoa edo errefusatzekoa, beti etxe barruan edo amodiozko gaietan agertzen dena. Ez dago besterik.

 

_________________________________

1 "Zenbait alderdi antzeko Juan Ruiz, Hitako artzapezaren eta Bernard Etxepare-ren bizitza eta idazlanetan", in: Enseiucarrean I (1986), 35. or.

2 Patxi Altunaren edizio kritikoaz baliatuko naiz, bertsoak zenbakitzean.

3. Lehenengo zenbakiak poemaren hurrenkeran situatzen du; komaren ondokoek poema horren zenbatgarren lerroa.

4 Guipuzcoaco dantza gogoangarriak, La Gran Enciclopedia vasca, Bilbo, 258. or.

5"Orixeren inguruko garai-giroaz", in: Jakin, 39. zk. (1986).

6 ORIXE: Euskaldunak, Auñamendi, Donostia, 1976. Parentesi artean gaztelaniazko itzulpenaren aurrean ipini zenbakiez baliatu naiz, zer lerro den adierazteko.

7 AGIRRE, Tx.: Garoa, Arantzazuko Prantziskotarra, Oñati, 1966,245.

 

LA MUJER EN LA LITERATURA MASCULINA

LA FEMME DANS LA LITTERATURE DES ECRIVAINS HOMMES

La autora del presente trabajo indaga sobre la imagen femenina que se ofrece en la poesia vasca de autores masculinos. Para esta busqueda, se eligen tres firmas insignes de lus tetras vascas: Etxepare, cuya obra inicia la historia de la Literatura Vasca (1545); Oihenart, autor del siglo XVII, y por fin Orixe, cuyo peso literario en el siglo XX vasco ha sido considerable. En la poesia de Etxepare, la figura de la mujer ideal es descrita al trasluz de las excelencias de la Virgen Ntra. Señora ante la que hombre y muier son iguates; la mujer real, en cambio, es contemplada tras el 58 II:HI: IRASIORI/.A perfil de ta amante, siempre como veleidad y riesgo para el varon que caiga en sus sugestiones. Etxepare queda, pues, lejos de entender en pie de igualdad a hombre y mujer. — Oihenart, que atendid al tema femenino no sdlo en su obra poetica sino tambiin en sus refranes, concibe a la mujer en sus poemas de amar cortesano como un objeto u conquistar, y como fuente de desdicha o tormento. Aunque no es una Hteratura mi.idginu la de Oihenart, la mujer no aparece realmente encomiuble por si. - En Euskaldunak de Orixe, por la propia condicion ipica de la obra, la mujer sociologicamenle real de Euskal Herria desaparece en aras de una vision poetica, y mds o menos evanescenie y nada autonoma: es, sobre todo, la mejor servidora del vardn, En el an&lisis se incluye tambien la descripcion femenina de Tx. Agirre, dada la similitud de la misma con la que canto Orixe, y en lodo caso siempre encuadrada en las asi Uamadas tareas tradicionales, quehaceres que Euskaldunak dibuja cuidadosamenie en el paisaje del mundo rural.

L'auteur de ce travail a fait une recherche sur l'image feminine présentée dans la poesie basque des icrivains hommes. Trois signfetures notoires des lettres basques ont été choisies pour cette recherche: Etxepare dont l'oeuvre commenee l'histoire de la Litterature Basque (1545); Oihenart, auteur du XVII si&cle, et finalement Orixe, dont Fimportance durant le XX siècle basque a ete considerable. Dans la poesie d'Etxepare, le modèle de la femme idealc est decrit a la lumidre des excellences de la Vierge Notre Mère pour qui l'homme et la femme sont egaux; la femme rdelle est au contraire contemplee a travers le profil de l'amant, et toujours corarae une velleite et un risque pour l'homme qui tombe dans ses suggestions. Etxepare est done loin de voir I'homme et la femme sur un pied d'égalité.

Oihenart qui toucha le sujet teminin non seulcment dans son oeuvre poétique mais aussi dans ses maximes, conçoit la ferame dans ses podmes courtois comme un objet à conquérir, et comme source de malheur et de tourment, Bien qu'il ne s'agit pas d'une litterature misogyne, la femme n'apparaît pas réellement louée pour elle-meême.

Dans Euskaldunak d'Orixe, et étant donné le caractére épique de l'oeuvre, la femme sociologiquement réelle d'Euskal Herria disparaît aux dépens d'une vision poétique, et plus ou moins évanescente et pas du tout autonome: elle est surtout la meilleure servante de l'homme.

Dans l'analyse on inclut également la description feminine de Tx. Agirre, vu la similitude avec celle que chanta Orixe, et en tout cas toujours encadrée dans les tâches traditionnelles qu'EuskaIdunak décrit soigneusement dans le paysage du monde rural.