MUGALARI

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Irastortza Garmendia, Tere "Hiru lagun mahai batean " Mugalari  GARA, 2010-01-13 Lagun batzuekin bazkaltzea egokitu zitzaidan eta, lehen platerean, gure herri hauetako batean egin behar dituzten obra eta ekipamenduen gaia atera zen: ez dakit nolako ikus-entzunezko baliabidez eta honelako eta halako neurriko tranpalaz aritu zen bat … Eta beno, diru-kontuen xehetasun batzuetara iritsi ginenean, ura hartu eta edan beharrean gertatu nintzen , batura kontrako eztarrira joan ez zekidan .

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Irastortza Garmendia, Tere " Agur,Mari" Mugalari  GARA, 2010-6-25 , 57 or.Antigona maite ninan, eta harresiz kanpo egin ditinat hamaika joan-etorri, harresiak bereizten zuena hain ezberdin ez zela aldarrikatu nahiz . Galdetzen ninan, nire artean, ez dena noiz arte den fikzio eta noiz,oraindik, gertakizun, noiz arte amets eta noiz, oraindik, gertagarri. Uste izan ninan mugalari bihurtuta harresiz kanpokoa harresi barnera ekarriz ulerterrazago izango zela oinarrian, hitza.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Hitzaren tokia Mugalari GARA, 2010-3-5, 57 or.Toki bat behar du gizakiak eguzkiaren azpian. Bertan kokatu ahala garatu ahal izango da edota bertan geratu ezinda deserrotuko. Baita ibilian eta joan-etorrian bizi direnak ere. Hauek ere badute, funtsean, sorterri, sortalde eta sartalderik.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Irastortza Garmendia, Tere "Enaren hegaletan" Mugalari  GARA ,2010-2-5 , 57 or. Otea jotzean eta sagarrak txikitzean, esate baterako, erritmo bat, ttakun bat sortzen dun. Bai, egia dun, sagardoa egiteko mamarekin batera, ganaduarentzako jatenarekin batera. Baina sortzen dun ttakuna. Eta haurrari bularra emateko haren begiei so jartzerakoan, edo elkarri begira jarrita begiak biltzean sortzen dun ttakuna. Geroagokoak ditun tarte horiek, aldi horiek, egoera horiek .... nonbait kokatu beharra.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

IRASTORTZA GARMENDIA,Tere "150 hitz" Mugalari  GARA Ravensbrück-ekoa emakumezkoentzako kontzentrazio esparrua zunan. Margareten Buber-Neumanek esan zuenez “ Ravensbrucük-en idatz genezakeen gutunik “. Eta ondoren argitzen ditin preso eta munduaren arteko harremanak zein baldintzatan gertatzen ziren, nola arautzen ziren harremanak eta nola bereizten presoak.

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

Irastortza Garmendia, Tere " Azken egunak" Mugalari.  GARA. 2009-12-11 Azken egunak Gandiagarekin. Izen hori eman dio Joxe Azurmendik Gandiagaren poetikaz diharduen liburuari.Poetika esan eta horretaz hasi ezkero sinesteaz ere aritzera etortzen zait gogoa. Ez dut sineste kontu hori aipatzen Gandiaga ,hil artekoan, fraide izan-egon zelako Arantzazun. Ez, Azurmendik esaldi batean ondo laburtzen duen bezala, Gandiagak esan nahi duena ernamuintzen, “Teologia baino lehen geologia dago “

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago