search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

Hiru lagun mahai batean

Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
mugalari    

Lagun batzuekin bazkaltzea egokitu zitzaidan eta, lehen platerean, gure herri hauetako batean egin behar dituzten obra eta ekipamenduen gaia atera zen: ez dakit nolako ikus-entzunezko baliabidez eta honelako eta halako neurriko tranpalaz aritu zen bat … Eta beno, diru-kontuen xehetasun batzuetara iritsi ginenean, ura hartu eta edan beharrean gertatu nintzen , batura kontrako eztarrira joan ez zekidan . Antza denez baita beste mahaikidea ere, zeren eta galdetu baitzuen , nik ezpainak lehortzen nituen bitartean eta edukazio handiz, eta …, adiskide… , atrebentzia handia ez bada, hori zertarako da , nork eta zertarako kudeatu behar du ? Eta orduan kenketen ordua iritsi zen. Beno , badakizu, aurrekontu hauek obretarako dira… baina oraindik ez dakigu zine-aretoa izango den, edo neurri txikiagoko zerbait etab.

Hortik etorri zen gure solasa , bigarren platerean, anbizioaren gaira. Funtsean oso konformaerrazak ginela , mira handirik gabe makurtzen ginela teknologia edota obra handien hala beharko horretara. Ez genuela gure sormena asko erabiltzen. Niri euskal idazleei buruz galdetu zidaten. Eta nik, zera , uste nuela orokorrean ez genuela aspaldi ahalegin handirik literatura berritzaile bati bultza egiten , egituratutako merkatu mota bati begira edo gehiago sentitzen nuela jendea…. Baina, hala ere, erantzun nuen, antzera gertatzen zela Euskal Herrian beste arlo batzuetan ere, zeren eta, konparazio batera, munduan gutxi izango da Euskal Herrian hainbat ingeniari eta enpresa-zientzialari eman duen herrialderik … baina Euskal Herrian enpresa-zientzietako ikasle izan diren enpresariek ingeniaritza ikasitako ingeniarien patenteekin sortutako enpresarik denik ere ez nekiela. Horren harira, jakin nuen, amaierarako, Euskal Herriko Unibertsitatean, sortu denetik, ez dela 30 patente baino gehiago aurkeztu.

Alde batetik asko kontsolatu nintzen, postreetarako. Proportzio bikaina iruditu zitzaidan euskal liburu batzuen kalitate eta idazleen egoera artean dagoen jauzia ikusita. Hartara, kaferako erabakia zegoen : azpiegituratan inbertitzen dugun dirua ez dugula aurreikusten edukietan ; dugun hezkuntza-mailari dagokion sormen-mailarik ez dugula…Eta , beno, altxatu beharra etorri zen , errentagarriagoa baita ez oso geniala izatea eta soldata finkoa irabaztea.

Tere Irastortza