Bi egunez, poesiaren topaleku izango da Durangoko Arte eta Historia Museoa Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Gerardo Markuleta, Iñaki Urdanibia, Tere Irastortza eta Castillo Suarez. Hauek izango dira Pentsamendua eta Poesia jardunaldietako protagonistak.
Bi egunez, poesiaren topaleku izango da Durangoko Arte eta Historia Museoa
Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Gerardo Markuleta, Iñaki Urdanibia, Tere Irastortza eta Castillo Suarez. Hauek izango dira Pentsamendua eta Poesia jardunaldietako protagonistak. Zazpigarren edizioa izango du aurtengoa eta, aurreko edizioetan bezala, Durangoko Arte eta Historia Museoan egingo dira ekitaldi denak. “Gogoeta harri baten inguruan” Bernardo Atxagaren hitzaldiarekin hasiko dira aurtengo jardunaldiak.
“Pentsamendua eta poesia” jardunaldiak
Maiatzak 7 osteguna
Hizlaria: Iñaki Urdanibia, filosofian doktorea eta literatur-kritikaria: "Pensar el poema".
Poetak: Tere Irastortza (argazkian) eta Castillo Suarez.
Arratsaldeko 19:00etan izango dira Durangoko Arte eta Historia Museoan.