• Tere Irastortzaren liburuak
    Son nueve, los pájaros
  • Izen gabe, direnak. Haurdunaldia beteko khantoriak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Tere Irastortzaren liburuak
  • Multimendia: Irudiak, Entzuketak, bideoak...
    Gehiago irakurri...
  • Llenabais el mundo. Mundua betetzen zenuten. Edición bilingüe

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

Azken hiru bildumetako protagonistak Idazleak, itzultzaile klasikoak, eragile eta sustatzaileak izan dira. Gaur Jon Bilbao, Julio Caro Baroja, Jose Migel Azaola, Elias Amezaga, Gregorio Arrue, Antonio Uriarte, Emmanuel Intxauspe, Benito Larrakoetxea, Peli Lopez Presa, Xabier Gereño, Jose Antonio Arana Martixa eta Karmele Igartua jaun-andreei eskainitako liburuxkak aurkeztu dira

   
pdf    

Azken hiru bildumetako protagonistak Idazleak, itzultzaile klasikoak, eragile eta sustatzaileak izan dira.

Gaur Jon Bilbao, Julio Caro Baroja, Jose Migel Azaola, Elias Amezaga, Gregorio Arrue, Antonio Uriarte, Emmanuel Intxauspe, Benito Larrakoetxea, Peli Lopez Presa, Xabier Gereño, Jose Antonio Arana Martixa eta Karmele Igartua jaun-andreei eskainitako liburuxkak aurkeztu dira

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Bidegileak bildumako zuzendari Jerardo Elortzak, eta plazaratu diren hiru karpeta berrien egileek, 12 liburuki berrien aurkezpena egin dute gaur Donostian. Oraingoan, 12 biografia berri aurkeztu dira (4 biografia karpeta bakoitzeko).

Bidegileak bildumako 65., 66. eta 67. sortak osatu eta argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak. Oraingo honetan, idazleek, itzultzaile klasikoek sustatzaileek eta eragileek osatzen dute bilduma. Sorta edo karpeta bakoitzeko lau pertsonaiak bat etortzen dira zenbait ezaugarriri dagokionez eta ongi uztartzen dira landu diren profilen barruan.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatzen duen Bidegileak bildumaren bidez, euskalgintzan aitzindari izan diren pertsonak eta taldeak ezagutzera eman nahi dira. Bilduman azaltzen diren lagun batzuk oso ospetsuak dira; beste batzuk, ordea, ezezagunak gertatzen dira jendearentzat, baina guztiek euskararen alde lan itzela egin dute.

Bilduma honen bidez, bidegile horien pentsaera, bizitza eta lana modu ulergarrian eta atseginean kaleratzen ahalegindu da. Hori lortzeko, besteak beste, eta argitalpenaren kalitatea ziurtatzeko, material grafiko ugari erabiltzeaz gain, testuen idazketa adituen esku utzi da. Hiru karpeta hauetan Jerardo Elortza izan da zuzendari eta koordinatzaile. Liburuxka berri hauen 2.300 ale inprimatu dira, eta lehenago argitaratutako sortekin batera, atari honetan ikusgai daude. Sorta hauen zabalpena, ohi den moduan, salmenta lekuen bitartez egiteaz gain, ikastetxe, euskaltegi eta herri-liburutegietara gauzatuko da.

Hona aurkezpen ekitaldian Jerardo Elortzak esan zuena Karmele Igartuari buruz

Fuente: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen. Informazio gehiago