Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
AMA BAT DARDARAZ, ROSALIAREN ETXERANTZ 
rosalia    
 pdfRosalía en Camiño    
galegoz1    

BARRURANTZ: INSTRUKZIOAK

En todo está e ti es todo,
pra min i en min mesma moras;
nin me abandonarás nunca,
sombra que sempre me asombras

Negra sombra. Rosalía de Castro.

Hartzazu maskorra eta erabil ezazu eskuan;
begiak itxita, aurrena,
betazalpetik itsasoari so;
kanpoaldetik da lakatz-zakarra
inork har ez dezan erasoan,
barrutik da leun, ertz gabea,
barneratzen dena gozo senti dadin.

Hartzazu maskorra, ferekatuz;
ondo daki berak ere zer den
barruan zetorrena galdu izana
eta huts geratzearekin
apurtzea inporta ez izatea.

Erabil ezazu maskorra, bi esku artean,
gorputzetik gertu;
ferekatzen duzulakoan ahaztuko duzu
berak laztantzen zaituela
zeure hustu-aldian,
gogorra behar duela maskorra
itsas-maskuluak

 

Poema creado por
Tere Irastortza
para diálogo

Tere Irastortza