search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

Ezagutzen dut jendea Nabarra irakurtzen duena

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
nab_2009_32a    
Ezagutzen dut jendea Nabarra irakurtzen duena. Bi edo hiru, bere egoteko maneretan. Betaurrekoak jantzi, poltsatik formatu berriko Nabarra atera eta behin eta hurrengoan, denbora berri bat sortzen asmatzen duen jendea da. Gehienetan, handik apur batera, bi edo hiru orri irakurri ostean, esate batera, berriz sartu aldizkaria poltsan, kendu betaurrekoak eta urrunbideetara konektatzen den jendea da.

Ezagutzen dut jendea Nabarra irakurri ostean orriren bat atera eta bertatik kopiatzen dituena esaldi batzuk; aipatutako Liburu edota diskak izan daitezkeela irizten diot eta pentsatzen dut atoan, horiek non aurkituko ibili ohi dela.

Batzuentzat eta besteontzat Nabarraren ehungarren ale hau aho-gozagarri ederra da, Eta horretan nago, Nabarrak, eta azken aldiko Nabarrak areago, asmatzen duelako orriotara ekartzen sorlanak eta iritziak, berritu beharreko mundu zaharrak eta esan beharreko gertaera berriak, hitz eta irudi, Euskal Herrietako eta urrun-herrietakoak.

Ezagutzen dut beraz, Nabarra irakurtzen duen jendea. Pentsatzen jarrita, ez da erraza gaur egun , euskal aldizkari eta prentsa hein batean indartzea lortu den arren, aldi berean, etxekoaz kanpo euskal agerkariek espazio sozial txikia dutelako.

Eta pentsatzen jarrita, uste dut ezagutzen dudala Nabarra irakur dezakeen jende gehiago ere. Eta pozten naiz.Izugarri pozten naiz, geure artean hain baita beharrezkoa denaz eta guztiaz ihardutea aurreiritzi gutxiagoz, zer errepikatu gutxiagoz eta zeresan eta irudimen gehiagoz. Ezinbestekoa ere esango nuke nik, aldi kaxkar honetan.

Tere Irastortza