search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

Andereño izan nahi dut

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
na2007_80_1  
    tirastortza

Oraindik orain egin zienagu omenaldia ikastoletako langile historikoei. Eta andereñoei, eta andereñoei.

Aspaldian, hi edo ni, edo biok beste hainbeste bezala, korapilotsu bihurtu diren sareetan harrapaturik, beste hizkera batean endredatuak bezala sentitzen gaitun. Eta iruditu zaidan, gainera, andereño eta maisu haiek utzi diguten ondareak zer pentsaturik emango ez baligu bezala bizi ote gaitun, eta eskerrak ematea zor bat kitatzea besterik ez balitz bezala jokatzeko modua ez ote den.

Beste aro batean suertatu zaigun lan egitea, eta andereño hitzari berari ere, batzuetan, halako destaina ezarri zaion, beste garai batzuetako señorita haren itzulpena zelakoan. Eta, iruditu zaidan, berriro ere beste begien indarra gure begirada lausotzeko adinakoa izan daitekeenez, hitz eder bat atzentzean, ondare bat ari garela atzentzen.

Orain, irakaskuntza eta gizartea, gizartea eta irakaskuntza, hainbeste aldatzen sentitzen ditugun garaian, begietara ematen zidan, kolpe batean, ezberdintasun handi-handi batek, gabezia handi-handi batek: norbanakoaren eginkizunaren kontzientzia, lanarekiko gertutasunaren bitartez lanaren duintasunari eusten diona, eta, ziurrenera, utzi diguten ondarerik preziatuena dena.

Eta haien lanaren duintasuna ez preziatzearekin geure-geure den lanean zabartzeko arriskua. Izan ere, batean Hezkuntza Sailaren direlako akatsak, hurrengoan gaur egungo gurasoen delako utzikeria eta halako batean atzerritarrak aitzaki, aurreiritzi frankok gure eginkizunaren ardatza ahaztera bezala eraman gaitzaketen.

Antolaketa aldarrikatzen duen gizartean bizi gaitun eta denerako ditinagu neurriak

Gauzak errazte alde antolaketa aldarrikatzen duen gizartean bizi gaitun eta denerako ditinagu neurriak eta ratioak. Denak arautua zirudin, planifikatua, aurreikusia.

Izenik gabeko egoera bat identifikatu gabeko arrisku bihurtzen dun. Denerako behar ditinagu politikoki zuzenetsitako izen eta hitzak eta, bitartean, umeak gela batetik bestera pasatzen ditun, sarri, beste gabe, hala delakoan. Eta okerragoa, gela batzuetatik ateratzeko direnean, are eta izen egokiagoa duten beste gela batzuetara eramaten ditinagu... bitartean, batzuetan, umeak izen gabe geratuko baditun ere, hala behar duelakoan.

Baina bitartean, erreparatu gabe gainera, geuk ere galdu dinagu geure izena, andereño, agian, aspaldian ematen duelako gelatik pasatzen direla ikasleak, gure umeak, maisu-maistren magaletan pausatu beharrean.

Tere Irastortza