search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

Euskal Kultura 2005

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
jakin151    
pdf    

XVII. mendean Zuberoan

Legegizonak izan dira euskal atsotitzen aurreneko bilt- zaileak. Bat, Garibai, XVI. mendean. Hutsetik abiatu or- dez, erraneretatik abiatu ziren. Baina Zuberoan izan ziren hiru XVII. mendean. Zalgize (Sauguis frantsesez), Oihenart eta Bela. XVII. mende horretan, aipatuak agertzen dira, gainera, beste bi poeta ere Zuberoan. Hauek ere legegizon. Aski ote da belaunaldi batez hitz egiteko?

Bostak, bizibidez, legegile edota epaile ziren. Zalgize Nafarroako Kantzileria kontseilari eta gero Nafarroako Parlamentuko kontseilari; Arrain Zuberoako epaile; Arnaut Oihenart Nafarroako Parlamentu aurrean abokatu eta J. Bela, Zuberoako Gorteko abokatu, Errege epaile izatera ere iritsi zena. Darthez ere epaile izan zen Aiben.

Bost hauetako hiru atsotitzak biltzen ibili izanak —Garibai bezala— izango du zerikusirik, nire ustean, euskaldunei epaiak emateko edo euskaldunentzat foruetan oinarritzeko premiarekin. Hala deritzot, Garibaik dakarren beste atsotitz bat buruan daukadala: «Gonzalo Moro, tati tati, / gaxtoa gaxtigaetan daki». J.M. Leizaolak esaten zuenagatik, Gonzalo Moro korrejidoreak euskaldun guztien hiritartasuna definitu zuen, hartara euskaldunek epaitu aurretik torturarik jasan ez zezaten. 1397an bide zen eta ez 1937an.

18/98 sumarioan zein aldetan eseriko ote ziren? Ez dakit. Ez dut eta honen berri han-hemenka irakurritako liburu batzuetan baizik.

Baina Oihenartek bere atsotitzetan bildu zuen bezala, «Orhin ekhia bero.- Han izanik hona niz».

Han izanik hona niz.Orhiko txoriak bezala, paseko hegazti bilakatu dira euskaldun asko. Iheslari, sarri. Batzuek, izena aldatu arren, hizkuntza galdu arren, beti Orhira itzuli nahi dutenak, horregatik .

1938. Itsasoaz bestaldean

Amalia Solórzano Mexikoko Cárdenas jeneralaren emaz- tea izan da Madrilen, 94 urterekin, Españan aspaldian indarberritu nahi den errepublikanismo «historiko»ari zor zaion justizia-eginahal batean. Bere senarrak eta biek irekitako bideei esker, Españako gerratetik ihes joandako askok bere bizimodua birrosatu ahal izan zuten, Cárdenas Mexikoko buru zenean.

Hori irakurtzen ari nintzela, burura etorri zait garai beretsuan, 1938an, Gabriela Mistral euskal jatorriko poeta txiletarrak, bere Tala izeneko poema-liburu eder haren egile-eskubideekin, ume euskaldunak babesten zituzten erakunde katalanei eman ziela sostengu. Artean, Gabriela Mistral goitizena erabili zuen Lucila Godoy Alcayaga ez zen Nobel Saridun. Sari hori 1948an jaso zuen.

Arestian esan dudan bezala, 1938ko hartan Talan argitara eman zituen hamasei urtetan zehar idatzitako poemak. Berriro irakurtzen ditut Ihesa, Mendi-zerra, Ausentziaren herriapoemak eta beste hainbeste, eta bere biografiaren irakurketa «maternalistak» eman duen irudiaz beste egin behar dela irizten diot. Bere poema liburu honetako edota Lagar izeneko liburuko poemei beste izerdi bat darie, erabat xuka ezin gertatzen den izerdia.

Bere poemak irakurri eta bere biografiak irakurtzeaz batera irizten diot sort e rrian, lurrean, herrian indartzen ziren erroetatik ateratako indarra, zuhaitza ipurditik botatzeko aizkolariak behar duen indarraren tamainakoa bazela, bederen... eta urrunago joanda, derrigorrean egin behar zuela erroen bidea ur bila, derrigor, ia-ia, adarrak hausteko eta enborrak botatzeko prest zegoen gizarte hartan. Iruditzen zait nahiago zuela errotzea, enbor etzana izatea baino.

Eta hara nola iruditzen zaidan, Lucila Godoy Alcayagarentzat, bere aurrekoen sorterritik urrun bizi izan behar  zuen emakumearentzat, bere jaioterritik ihes egin behar izan zuen emakumearentzat, euskal umeei laguntzea izan zitekeela euskaldun izateko modu bakarra, ziurrenera ; Txileko eta Amerikako bertakoengana hurbilarazi zituen modua izan zitekeela emakume izateko modu bakarra , ziurrenera; familiarik ez izatea suerta zitekeela ama izateko modu bakarra ere, hein batean. Paseko hegazti, Han izanik hona niz.

1938-1975

Nola ari zen euskal literatura urte haietan?

Izan ere, hemen jende askok isildu beharra izan baitzuen, Perpetua Saraguetak urte askoan egin zuen bezala. XX. mendearen hasieran idatzi zuen Perpetua Saragueta nafarrak, gerora, hainbeste urtean, bizimodua aurrera ateratzeagatik, familia babesteagatik, isiltasunerainoko bidea egin behar izan zuen. Berriz idazten hasi zenerako, bere ilobentzat zeuzkan buruan, jakinarazi nahi zien bizimodua ez dela beti erraza. Biziko baziren jakin behar zuten. Biziko bagara, jakin behar dugu.

Bitartean Elvira Zipitria nekagaitz aritu zen euskararen eta euskal kulturaren adar gazteak bere erroetatik elikatzeko ahalegin guztian. Elvira Zipitria edota Gabriela Mistralen lanei erreparatu eta bere obreei umeekiko eta andreekiko darien errespetuaren sakonera ikusita, galdetzen dut —nire artean— familiarik ez izatea deliberatzeko zer-nolako mugak sentitu zituzten. Belaunaldi batetik bestera transmititu nahi ez zutena eta hurrengo belaunaldira transmititu ezin zutena zertaraino ez ote zituen paralizatuko.

Izenez aldatzea, biziarekin izana eman ezina... lotuegi antzematen ditut eta egundoko hotzikarak harrapatzen nau. Zein xarea den, izan ere, janzten omen gaituen jakinduria! Baina horrelakorik aitatzeak emakume hauen lanari buruzko interesik eza ere erakusten ez ote duen irizten diot, dagoeneko, hain baita zaila emakume hauetaz interesatutako jenderik aurkitzea literatur munduan eta pedagogia alorretan. Eta gizaldi batekoak ez dira hain kontu zaharrak, nire kontuen arabera. Ez dira hain urrutikoak .

Familian bezala eskolan, eskolan bezala kulturan, mugak eta etenak, eta Orhira itzuli ezina. Eta egunotan eskutan dabilkidan J.M. Leizaolaren  El refranero vasco antiguo y la poesía vasca lan eskergaren harira, Buenos Airesko Ekineko Biblioteca de Cultura Vasca ren lanak datozkit burura . Eta atzerrian euskal kulturari eutsi zioten askoren nekeak. J.M. Leizaolak Parisko Biblioteka Nazionala arakatu zuen, ikasteko. Eta guk, non arakatu behar dugu, oraindik? Nola zaharberritu gure kultura? Beti hutsetik hasten ari garela emango ez du ba! Izandakoarekiko axolagabetasuna etorkizunaz axolagabetutako aldi baten isla ez ote den, nago.

Abenduaren 3koa, egun, euskararena

Pasatu dira urte batzuk. Hizkuntzaren eta kulturare n transmisioarekin bueltaka jarraitzen dugu. Asko aurreratu dugu baina ez nahikoa. Hori da beti-betiko gure esamol- dea. Ia gauza guztietarako balio duena. Oraintxe iritsi dira Euskal Autonomia Erkidegoko Parlamenturako alderd i guztiak —bat izan ezik— orain arteko hizkuntza-eredua eztabaidatu behar dela onartzera. Entzun dut euskararen aldeko aldarria instituzional franko ere. Ongi etorriak denak. Euskaraz eta euskal edukiekin, derragun! Euskaraz eta euskal curriculumarekin, euskal ibilbide batekin.

« Curriculuma, Euskal Curriculuma eta Euskal Curriculum Espezifikoa». Hona Derrigorrezko eskolaldirako Euskal Curriculuma oinarrizko txostenak dakarren atala.

Hezkuntzaren eremuan, nahiz eta esanahi ugari izan, «curriculuma» edukien programa bat da; hain zuzen ere, eduki horiek zehazten dute ikasleek mailak eta ikasketa gainditzeko eta behar den titulua eskuratzeko jarraitu beharreko ibilbidea edo karrera. Lan honetan, curriculum hitza honela definituko genuke: ibilbidearen amaieran eskuratu beharreko kultur ibilbidearen eta konpetentzien proposamena da, eta bi helburu ditu: batetik, pertsonek gizabanako, gizartekide eta izadikide gisara erabateko garapena lortzea; eta bestetik, belaunaldi gazteak gizartean integratzea eta etengabean berritu eta eguneratutako proiektu komuna eraikitzea.

Dokumentu honetan, orain arte garatutako hiru urratsen ondorioak jartzen dira agerian, eta baita fase horietan jardun duten parte-hartzaileen berri eman ere.

Ondorengo fasean, Derrigorrezko eskolaldirako Euskal Curriculum oinarrizkoa eta komuna zabaldu, aplikatu, ebaluatueta eraberritu beharko da.

Gutxi asko, esan dezakegu Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak hasiera batean aurreikusten zuen euskal curriculumaren beharri  zanaren aldarrikapenarekin bat egin dutela Sortzen-Ikasbatuazek, Kristau Eskolak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

Nire galdera da: noraino sentitzen da premia hori? Noiz zabalduko da, euskal curriculumaren asmoa bezala, euskal curriculuma, zehatz-mehatz, eduki-programetara?

Franco hil zenetik hogeita hamar urte pasatu dira, bai. Euskal Herriko Hezkuntza Sistema estatuko onenetakoa da. Gauza askotan punta-puntakoa. Testu-argitaletxe batzuk lanean ari dira aspaldian beraien testuetan euskal curriculum hori gauzatzen. Hori ere egia da. Baina orain ere, Hezkuntza-erreformaren inguruan edukien batez bestekoa Españan erabaki behar bada, ez ote dugu berriz atzerapauso arriskurik euskal curriculumaren eduki-programa zehazteko? Ez ote gaitu larritzen euskal errorik gabeko euskarazko ibilbide bat egiteak?

2005eko Abenduaren 6a

Dena konstituziotik eratorri behar omen da. Eta gaur Españako konstituzio eguna. Gainera, dena interneten dago, eta ez dakigu zer dugun gure inguruan, askotan.

Juan Mari Lekuonaren hiletetatik bueltan, irakurri gabe neukan prentsari gainbegiratua eman diot. Poztu nau El Paísen ere Juan Mari Lekuonari tokia egin izanak. Argazkia ere bai. Edo, hobe esanda, argazkia bakarrik. Juan Mari Lekuonaren argazkia eta Juan Lekuona jesuita eta Herri Irratiko zuzendari izandakoaren biografia. Gaur bigarren aldiz hilik. Aurreneko heriotza, lotara eraman duena, «ez esnatzeko» loaldira, bere ilobak hiletan irakurri duen testuan bezala. Bigarrena, deskuidua —gure artean, horren maiz errepikatzen den deskuidu horietako beste bat—. Euskal curriculumaren beharra gizarte eta identitate beharra da.

Deskuiduak, sarri, funtsean, axolagabekeriaren isla dira. Besteoi izatea ukatu izanaren ahazturan datorrena . Norberari bere bizia ere opa ez diona. Euskal Herriari euskal kultura opa ez diona.

Tere Irastortza