Erabiltzailearen balorazioa: 0 / 5

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 
mugalari    

Bero egin din. Beroegi kafe bat, berriz eskatzeko. Mahaian utzi koaderno-liburuak eta Coca-Cola eskatu dinat. “Ez, Pepsi”, erantzun zidan . Txorrotadak izotz gainean puskatzen egiten zinan hotsak urrunbideetara eraman nain. Saihetsi dinat nolabait zerbitzariaren hitzaspertua, dagoeneko ikasi dinat eta konbentzituen bideak ez trantzitatzen,direla apple-zaleak, atletik-zaleak, software askearen bozeramaile .Eta honek Pepsi-zalea zirudin .

Zain bezala nagon eta edalontzia ahoratu orduko hitza hartuko duelakoan luzatu egin dinat itxaronaldia. Azkenean poliki poliki dastatzen hasi naun. Begira zaukanat eta bazakinat galdetuko didala ea alderik aurkitu dudan etab. etab. Eta bai, bazakinat, Coca-cola %99an ur bikarbonatu eta azukrea dela, lburuak %99an esperientzia eta hitz egokituak diren bezala . Eta erantzungo nionake beste %1ak karamelozko sirope, kafeina … edo eztakit zer hori, 7X delakoa, akaso. Baina ez dinat hitz egiteko gogorik. Eta gainera ni ez naun Coca-colazalea, kafe-zalea baizik.

Azken tragoxkarekin hurbildu zaidan eta hasi zaidan hizketan. Baina ez nik espero bezala : munduan aldiko bi lagunek bakarrik ezagutzen dutela Coca-Colaren osagaien formula zehatza eta enpresak ez diela batera bidaiatzen uzten , eta neu ere agian idazlea izango omen naizela eta bere ustez idazleak eta irakurleak ere elkarrekin bidaiatu ez arren elkarrekin behar dutela, oraindik idatzi edo irakurri ez den liburu baten zain. Alegia, batek etengabe irakurtzen duela, berarentzat espreski idatzitako liburuaren bila, besteak etengabe idazten duela, berak bakarrik idatzi lezakeen liburuaren bila.

Eta orduan galdetu zionat ea bera ote den munduan Coca-Colaren sekretua gordetzen duen bigarren hori… eta esan zidan ezetz, bestela ez zela eta nirekin hizketan arituko.

Tere Irastortza