search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

Ezin segi

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
mugalari    

Larunbat arratsaldea dun. Baratzuriak xehe-xehe egin eta asteko otordu batzuk prantatzen ari naun.Baratzuri, tipula eta piper berdeak ia denerako balio dutela ari naun ikasten. Eta ez naun Bilbora joan, hogeitamalau gazte horiek atzemateko Euskal Herrian barrena ibili diren beste seiehun eta berrogeitamar txori horiek bezala, neu ere. Euskal Herria ez ei da kultur-kontzeptu orokor bat halakoetan.

Baina horrelako txori batzuk eta bele batzuk eta zapelatz eta putre batzuk ez bezala, bestelako asko eta asko, joan ez garen asko eta askok bihotza estututa zaukanagu : gazte izaten ere erakutsi egin behar omen zienagu geure txita eta oilanda eta oilaskoei. “Gazte izaten” esan dinat eta “esaneko izaten” jarri behar ninan. “Izaten “idatzi dinat eta aditz hori ez esaten ikasi behar dinat. Beraz, ikasi ez eta “ahaztu” ere idatzi beharko dinagu : gazte izan garela ahaztu.

Ostiralean zutabe hau irakurtzerako, agian, joste-lan batzuetan ere aritua izango haiz, edo bere autoari olioa aldatzen…edo edo bere gela txukuntzen, beti hankaz gora uzten zinan gela hori jaso ez izanagatik emandako errietekin penatzeaz batera.

Halakoetan etortzen dun eta burura zein baldintza gabekoa den senez sentitzen dugun maitasuna, nola lehertzen diren bihotzean gure aurrekoen ezinak geure ondorengoak kateatzen dituzten loturak, nola erortzen diren eskuetatik egutegietako ospakizun-egunak.

Zer ospaturik ez dagoenean denborak erre egiten bait gaitin , luzez sutan lagatako ontziak bezala : denborak erre eta lurrundutako ametsek ontzi-ipurdian erantsita geratu, alferrik pasatzen utzitako aukerak bezala.

Larunbat arratsaldea geldi zihoan eta ezin beti segitu eta jarraitu ezer gertatu ez balitz bezala, nahiz eta ezer gertatzen ez denean bakarrik , izan, dena gertagarri.

Tere Irastortza