search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

Zu, delako, halako zara eta…

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
mugalari    

Kasu honetan, demagun, ni -- honako -- bertsozalea naiz, eta halako eta halako tokitan bertso-enztunaldi batetara noa, eta gai-jartzaileak eman behar duen hasierari adi nagokio.

Kasu honetan ere, inolaz, , gai-jartzailea arestian aipatuta bezala hasteko aukera asko dago Alegia, honelako zerbait esanez “ Zu, Martin, semearen emazteari , zure errainari begira zaude, hau honetan eta hartan ari den bitartean….. “ .

Ahozko eta bertsoetako tradizioa bere osotasunean ezagutu ezean, askok pentsatuko luke, horrelakoa bakarrik izan daitekeela bertso baten hasiera, beti gai-jartzaile batek emana, ia beti, aldez aurretik kokatzen den pasadizo baten ingurukoa. Eta ia beti formula hori bakarrik izan daitekeela hasiera emango diona.

Hala ere, euskarazko ahozko tradizion ea bertsolaritzan bestelako testuinguruak zilegi, posible eta ohikoak izan dira. Ahozko eta bertsolaritzaren tradizioa ez da garatu oholtza , mahai eta gai-jartzaile batekin bakarrik.

Gatozen orain euskal literaturaren oholtzara eta komunikazio esparrura Euskal literatura komunikazio-esparru zabalgoetara iristen ari den heinean , eredu diskurtsibo berdintsu batetara iristen ari da Halako narrazio mota behar dela, halako gaiak gutxi jorratu durela, euskal literatura irakurtzen ez dutenak hori nahiko zuketela… Gaia emana dago. Orduan, idazleak hartu pasadizoa, aztertu rolak, aztertu argudioak eta liburuak idatzi besterik ez luke egin behar . Ez dakit, zehatz mehatz, zein ari den gai-jartzailearena egiten, ala ez ote garen denak , literaturari buruzko gure asmakeriekin gai-jartzaile bilakatzen ari, baina orduan eta gehiago, orainaldi indefinitu eta beraz aldaezin batetik idazten da ; rolak ondo jokatzen dakiten pertsonaien txerak simulatzen ditugu, inguratzen gaituen egunez eguneko bizitzatik baino medietatik iragazten zaigun inguruetan gertatzen dira…. eta gutxi, oso gutxi pentsa-arazten dutenak, hurrengo egunetan.

Guztiok bilakatu gara, antza denez, gai-jartzaile, eta kritiko.. eta antolatzaile. Eta hori ez da berez txarra. Ez da txarra bide-zidorrak eginak izatea . Baina idazleok ez dezagun ahaztu irakurlearen bila idatzi behar dugula, aurrena eta gai-jartzailerik gabeko bertsolaritza eta ahozko tradizioa bezain joria izan daitekeen literatur emaria ezun dela goitik eta behetik baldintzatu. Zeren eta gai-jartzaileak igerle ezezik planifikatzaie ere bilakatu balira, euskal irakurlegoak emendatu zuen dagoeneko bere burua, mila bider, zeruko izarrak bezala.

Zu, irakurle, honaino iritis zara eta….?

Tere Irastortza