search
Tere Irastortzaren liburuak
Izen gabe,direnak Haurdunaldi beteko khantoriak
Tere Irastortzaren liburuak
Manual devotio gabecoa edo ibilgailuetara erabiltzeco escu-liburua
Tere Irastortzaren liburuak
Gabeziak khantoreak / Izen gabe direnak/ Glosak Esana zetorrenaz
Tere Irastortzaren liburuak
Derrotaren fabulak / Hostoak
Tere Irastortzaren liburuak
Izendaezinaz / Gabeziak
Tere Irastortzaren liburuak
Eta orain badakit / Siete poetas vascos/ Osinderdeko kantoriak

BEREZIARTUA,Jokin" Emakumea eta euskal literatura berbagai Arrasateko Emakume Txokoan gaur"

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
   

Jokin Beriziartua

Euskal literaturan zeresan handia eman duten bost idazleren eskutik mahai-inguru interesgarria izango da gaur, egubakoitza, Emakume Txokoan (19:30). Laura Mintegi, Aurelia Arkotxa, Gema Lasarte, Tere Irastortza eta Nerea Azurmendi gonbidatu ditu feminismoa eta euskarazko literatura lantzen dituen Sareinak taldeak.

Antolatzaileek Emakume Txokoa baliatuko dute saio berezi bat egiteko; 1987an Jakin aldizkariko 45. alean Emakumea eta literatura monografikoa izango da oinarria. Ale hori aurrekaria izan zen euskal literaturan, genero ikasketa bultzatu zuen-eta, besteak beste.

Zer aldatu da azken 30 urtetotan?

Ale horretan idatzi zuten zenbait idazle eta ikerlari biltzea interesgarri iruditu zaie Sareinak taldekoei. Batetik, Jakin aldizkariko 45. alearen esperientziaz eta ekarpenez jarduteko –eta baita monografiko horren aitzakian antolatu zituzten ekimenak gogora ekartzeko ere–; eta bestetik, egungo egoeraren inguruko iritzia ere jasotzeko. Zer aldatu da azken 30 urteotan?

Gipuzkoako "epizentroa"

Sareinak taldearen VII. urteurreneko ospakizuna izango da gaurko hitzaldia. Urtero-urtero toki esanguratsu bat aukeratu izan dute urtemuga ospatzeko, eta, oraingoan, Gipuzkoako epizentrora bidaiatu gura izan dutela eman dute aditzera elkartetik.

Mahai-inguru irekia

Gema Lasartek gidatuko du saioa eta gidoia gutxi gorabehera zehaztuta duen arren, mahai-inguru irekia izango dela eman du aditzera: "Parte hartzaile guztiok curriculuma potolatu dugu urte hauetan hauetan, eta badugu zer esana. Dena dela, 27 urte hauetan bakoitzak eginiko bidea azaltzeko aukera izango du, eta euren begietatik literaturak zer eman dien kontatzeko eskatuko diet, baita alderantziz ere."

Gazteei eta gizonezkoei deia

Lasartek gaineratu du gustatuko litzaiekeela gaurko berbaldira gazteak bertaratzea: "Oso modu berritzailean ari dira literatura lantzen gaur egun emakume gazteak, eta zer esana badutela iruditzen zaigu".

Horrez gainera, "emakumeak subjektu nagusi izango diren arren", gizonezkoek ere zer kontatu badutela iritzi diote Sareinak taldeko kideek, eta haiei ere egin gura izan diete parte hartzeko gonbita.